26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 275

ere. Sistema bat ehuntzen zuten hezitzaile guztiek, nahiz eta herri ezberdinetan aritu, eta

nik, formazioaren arduradun bezala, saio guztietatik ateratzen nituen ikaspenak gero beste

herrietan eta beste hezitzaileekin, eta testuingurua aintzat hartuta, aplikatzen saiatzen

nintzen.

Debako hezitzaileek oso egoera antzekoan zeuden. Baldintzak gazteei gogoratu

zizkioten. Hori bai, Jonek, bere ohiko zintzotasunarekin, agertu zidan nahiko urrun geratu

zela Metalaren sentsibilitateak azaldu beharko lituzkeen ezaugarrietatik. Halere, lasaitu egin

nuen esanez, ordukoa gogoratzea baino ez zela, eta ikusiko genuela zer emaitzak ematen

zituen eta horren arabera, Metala osoki aplikatu beharko genukeela, aurreikusitako epeen

arabera. Uste sendoa nuen, benetan Jonek bere Metala agertzeko nik nirea zorrotz agertu

beharko nukeela, baina horretarako hilabete oso bateko epea zegoen, ikusteke zegoelako

zer jokaera hartuko zuten gazteak. Iera lasai azaldu zen gazteekin, berak espero ez bezala,

harritu zen bere jokaerarekin, eta esperimentazio berria izan zen beretzat; dena den, argi

zuen benetako mementoa heltzekotan, hilabete pasa eta gero izango zela. Gauzak horrela,

tailerretako zeregin pedagogikoaren kalitateari heldu genion. Jon oso larrituta zegoen

bizitzen ari zen egoerarekin. Sumatzen zuen zerbait falta zela tailerretan, eta gauzak ez

zihoazela berak nahi bezain ongi. Argi ikusten zuen antolaketak eta ekintzen zaparrada

bereak eman zituela, hasierako jarduera andanek jada ez zutelako lortzen gazteei zirrara

berezia sortzea, eta berak ez zuen sentitzen aparteko girorik eta berotasunik tailerretan.

Gakoa praktikatik bertatik, eta euren sentsazioetatik abiatzea izan zen. Honakoa zen nire

eskema, eta honako galderak luzatuta abiatzen nuen prozesua:

17. TAULA: Hezitzaileak euren sentsazioak agertzeko gidoia

Nola zaude zu orain?

Nola sentitzen zara, Jon/Iera?

Nola ikusten diozu elkarri?

Non ikusten duzu eta sentitzen duzu hutsunea?

Nondik abiatu, zein indarretik, konponbidea abiatzeko?

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!