26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 274

kalitatea landu behar zenaren beharra ez zuten ikusten garbi, zerbaitek esaten zien hori ez

zela bidea, eta hala balitz praktikak erakutsita konbentzituko zirela, ez teoriak. Hori oso

positibotzat jo nuen, praktikari lotuta zeudelako, eta are garrantzitsuagoa, formazioaren eta

praktika pedagogikoaren fokua beraiek zirela oso argi zutelako.

Lorea eta Amaiaren zintzotasuna, zorroztasuna, eta bide esperientzialarekiko konfiantza

behatzaileak oso modu egokian jaso zuen. Hona hemen nola interpretatu zuen Amaia eta

Lorearen hitzak eta bizipenak saioaren bukaera. Ados nengoen:

“Zu Axier, ari zara hitz egiten, baina ez zara ezer konpontzen ari. Memento batean sumatu dut

hori. Eta gero bukaeran nahiko zintzo azaldu dutelako, esan dute “nik ekintzan nagoenen, eta

ikusten dudanean ekintzak funtzionatzen duela, eta ekintza hau eginda nire zirrarak hauek direla

orduan erantzungo dizut. Eta galdera baldin bada ea orain ikusten dudan aukera bat lehen

ikusten ez nuena esango dizut baietz”” (Behatzailea. 23. formazio-saioa)

Gorputzak esaten zien nik proposatutako eta marraztutako bidea, Uraren bidea, ez zela

egokiena.

Horretatik guztitik bi ondorio nagusi atera nituen neure praktika hobetzeko bidean:

Lehena, Loreak eta Amaiak ikusi zuten eredua tresna eraginkorra eta erabilgarria zela

praktika pedagogikoaren irakurketa egiteko, nahiz eta oraindik euren kabuz ez zuten

erabiltzen. Bigarrena, hezitzaileen beraien prozesu esperientziala, hau da, bai formazioa

bera eta bai tailerrak nola bizitzen zutenaren ingurukoa guztiz klabea zela norberaren

gaitasun eta trebetasun pertsonalak garatzeko orduan. Hori ongi zegoen formazioa zuzenzuzenean

praktikaren lotzen hasi ginelako, eta saioak formazioaren kalitatea hobetzeko

tresna bilakatzen hasi zirelako. Horra artekoarekin pozik nengoen, erabat murgildu ginelako

norbera bere praktikan agertzen zen modua aztertzeari, bai eta zer nolako sentsazioak

zituen arakatzeari, baina oraindik oso ikuspegi estatikoa zuten saioek. Nolabait diagnostikoa

eta berehalako erantzunari lotzen nintzaion, eta zerbait aldatu beharra nuen, hezitzaileak

euren trebetasunetan garatzeko eta saioei ikuspegi dinamikoa eman niezaion. Beraz, Lorea

eta Amairekin hasitako bideren erdiarekin-edo nengoen kontent, hortik aurrera zer egin

hobeto pentsatu behar nuen.

Hezitzaile batzuekin egiten nuen lana lagungarria suertatzen zitzaidan besteekin egiten

nuen lanari begira; hots, hezitzaile jakin batzuekin egiten nuena, ateratzen nituen ondorioak

eta praktikaren bilakaera ez zen baliagarria hezitzaile jakin horientzat bakarrik, besteentzat

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!