26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 273

arriskua gailentzeko. Uraren indarra oso garrantzitsua litzateke, beste ildo bat markatuko bailuke,

inertzian buka daitekeen gaur egungo estiloaren aurrean” (23. formazio-saioa, H agiria)

Ordura arte ongi marrazten ari nintzen bidea erabat alboratu, eta ez nituen hezitzaileak

entzun; izan ere, zein zen beraien ustea, zein ziren euren sentsazioak irtenbidea

proposatzeko, zein kalitatetik egin behar zen beraien irudikoz eta abar ez nuen aintzat hartu.

Nire planteamendua jarri nuen mahi gainean, eta horren aurrean lotuta geratu ziren;

irtenbidea eurengatik ateratzeko denbora eta aukera utzi beharrean, bat batean adierazi

nuen nirea. Eten handiegia. Loreak eta Amaiak bizitzen ari zirena ikusita unean bertan

honako irakurketa hau egin nuen: tailerretako mamia ekintza berria eta erakargarria egitean

bazegoen, bada berezkotasunaren (Ura) kalitatea landu behar genuen, hau da, sormena eta

berritasunarekin lotutako trebetasuna.

Nire ikuspegia beraienaren aurretik jartzeaz gain, nola landuko genukeen galdetu nien.

Orduan, gainbehera etorriz zen. Lorea eta Amaia erabat blokeatuta geratu ziren. Oso latza

suertatu zitzaien hori, nolabait beraiengandik kanpo zegoenaren zerbaiten ingurua arituko

bagina bezala. Hau da, euren esperientziatik at zegoen zerbaiti buruz, Uraren harremantrebetasunarenbeharra

ez zutelako bene-benetan sentitzen. Euren esperientzia-eremutik at

zegoen galdera hori. Behatzaileek nire jarrera ezegokia ongi asko jaso zuen:

“Batetik, gaur bai ikusi zaitudala memento batean pixka bat galduta. Ez dakit izan ote den gakoa

ikusten zenuelako, eta hauek ez zutelako erantzuten nahi bezala (...) Hor egon da hamarhamabost

bat minutu galdera asko bota dizkiozula, baina galdera erantzunik gabekoak, ba aldez

aurretik haiek agertu dutelako ez dakitela erantzuten. Baina gero hasi zarenean, “Eta Ura nola

landu?” zuzenki... uf! Haiek zeuden gainezka, ez zekiten nola erantzun... Egiten zenuen galdera

eta nik pentsatu dut “Galdera latza ari zaie egiten!!”, eta klaro besteak (Lorea eta Amaia) zeuden

guztiz galduta ez zekiten zer esan” (Behatzailea. 23. formazio-saioa).

Argi ikusten dut saioaren bigarren zatia ez nuela lotu, lehen erdia ez bezala, Lorea eta

Amaiaren prozesu esperientzialarekin, eta kalitatea asko jaitsi zen. Dena dela, hortxe eman

nuen saioa bukatutzat erabat nekatuta ginelako denok. Hala eta guztiz ere, datozen

saioetarako ildoa markatuta utzi nuen, berezkotasunaren kalitatearen beharra. Den dela,

banuen bai nire praktika hobetzeko hainbat alor berrikusteko eta moldatzeko beharra.

Edozein modutan ere sumatzen nuen Lorea eta Amaiak oso lotuta zeudela oraindik

sentsazioetara, hau da, euren esperientzian zutela beraien ardatza. Hori oso positiboa zen

formazioaren ikuspegi metodologikotik, beraien bizipenak lehenesten baitzituzten beste

ezeren gainetik. Horren adierazgarria da saio hura amaitu ostean igarri niena. Uraren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!