26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 272

Hemendik aurrera irtenbiderako proposamenak aztertzen hasi gara. Une honetatik aurrera, nire

jokaera ez dela egokia izan uste dut. hala ikusten dut saio amaitu ostean” (23. formazio-saioa, H

agiria)

Niregan hain ohiko ez den jardutearen estiloaren indarra gailendu zitzaidan,

dinamizatzileak behartzeraino helduz:

“Ez dut erraztu beraien gogoeta. Gehiago zuzendu dut saioa, nire irakurketa eta inpresioa

beraienaren gainetik jarri dut. Gainera, hezitzaileei beraien iritzia eta inpresioa eskatu diedanean

gakoetan sakontzeko asko behartu dut. Ez da egon elkarrizketa edo dialogorik, non nik eta

hezitzaileek elkarrekin sakondu dugun egoeran. Diagnostikoa egiten libre utzi diedan bezalaxe, ez

naiz bat ere fin ibili irtenbideak proposatu behar genituen orduan. Suspertzaileen aurretik joan

naiz, baina aurreratuegi. Itsutu egin naiz eta nire inpresioa indarrez mahai gaineratu dut. Erantzun

bat nahi nuen, eta horretara bideratu ditut hezitzaileak, nik entzun nahi nuen erantzutera, hain

zuzen ere” (23. formazio-saioa, H agiria)

Nire jarrera desegoki horrek bide eta giro okerra ezartzen zion formazioari. Amaia eta

Lorearen kasuan, saioaren lehengo erdian euren sentsazioekin konektatuta zeuden, eta nire

agertzeko moduak, lehen aipatu bezala, laguntzen zuen. Aldiz, gogoeta eta diskurtso

razionala gailentzen zenean, eta hezitzaileak presionatzen nituenean ez zegon aurreratzeko

tarterik, hezitzaileak jada ez zeudelako sentsazioetara konektatuta. Bada, dialektika hori oso

nabarmena izan zen gainontzeko hezitzaileen prozesuan ere. Hau da, nire babesa eta

laguntza baldin bazuten euren sentsazioa eta emozioak agertzen zituzten; hots, dezente

gerturatzen ziren gorputzaren bidez “Nola nago ni orain formazio-saio honetan?”. Esan nahi

baita, nire jarrerak Lurraren kalitatearen ezaugarria zuela, eta hezitzaileek lasai eta gustura

agertzen zituzten euren kezkak eta sentsazioak. Jarrera hori aldatuz gero, zirkuitua moztu

eta diskurtsoaren alorrera jauzten ginen. Hori oso nabari izan zen Amaia eta Lorearekin.

Bi hezitzaile horiekin beraiek euren sentsazioak agertu eta gero izan nuen jarrera esku

hartzailea izateaz gain, oso mekanikoa izan zen ere. Izan ere, ongi asko azaldu zuten

egoera jakin haren balizko irtenbidea euren sentsazioetatik eta gorputz-jarreratik –diagnosia

egin bezala- abiatu ordez, ikuspegi razionalari lotu nintzaion. Nik egia izango nuenaren

usteak gehiegi itsutu ninduen, eta aurrerapausoak bide erdian utzi nituen. Ikus dezagun zernolako

interpretazioa egin nuen, eta ondoren azter dezadan:

“Hauxe izan da nik egin dudan irakurketa. Uraren kalitatearen beharra dagoela uste dut. Tailerren

egoera gogortu eta betikotu egin daitekeela ikusten dut. Hezitzaileek agertzen duten Egurrari Ura

falta zaio. Ez ohiko jarduerek duten berritasuna eta freskotasuna asko lagunduko luke errutina

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!