26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 271

Funtsezkotzat eta aurrerapauso handitzat hartu nuen Loreak eta Amaiak norberaren

sentsazioetatik hitz egin izanak. Oinarri teorikoetan hain garrantzitsua zen “Nola nago ni

orain?” galdera presente zuten, eta ez bakarrik tailerretan, are garrantzitsuagoa zena

formaziorako saioetan ere. Beste hitz batzuetan esanda, saioan egoera emozional jakin

batez agertu ziren Amaia eta Lorea, eta horixe izan zen hizketarako eta azterketarako

gaiaren abiapuntua.

Horretarako nire jarrera lagungarria izan zen, beraien ondoan nengoelako eta entzuten

aritu nintzelako. Gertuko giroa sortzen ahalegintzen nintzen, eta horrek ahalbidetu zuen

hezitzaileak lasai egon zitezen eta euren bizipenetatik hitz egin zezaten. Esan nahi baita

formazio-saioetan eramaten ari nintzen bidea eta bilakaerari esker lortu ahal izan nuela

horrelako giroa, non hezitzaileek lasai hitz egiten zuten eta euren kezkak plazaratzeko eta

konpartitzeko beldurrik ez zuten.

Horratik, jarrera hori aztertzea ez zitzaidan eraz suertatzen, eta batzuetan, nahigabe

fokua aldatzen nuen. Une bat iritsi zen, non gehiegi esku hartu nuen. Amaia eta Lorearen

egoeraren azterketa egin ostean, berehala abiatu nintzen zein izan zitekeen irtenbiderako

proposamena marrazten bost elementuen eredua lan tresnatzat hartuta. Oraingo ikuspegitik

aztertuta oker jokatu nuela esango nuke, ordura arte ez bezala:

Amaia eta Lorea bizitzen ari ziren egoeraren irtenbiderako oso ikuspegi mekanikoa eta

esku hartzailea agertu nuen. Loreak eta Amaiak euren testigantza eta sentsazioak agerian

utzi ostean, zerbait egin behar zela sentitu nuen, azkar gainera. Hau da, deskribatu zuten

egoera jakin horretarako berehalako konponbidea nahi nuen. Alde horretatik, Egur

gehiegirekin azaldu nintzen. Beraz, tailerretako erakargarritasuna errekuperatzeko eta berau

itzela izan zedin, zein indarretatik abiatu behar ziren argi ikusi nuen. Horrela, berehala lotu

gintzaizkion nire gehiegizko presioagatik balizko irtenbideak arakatzeari. Une horretan

bertan, ordura arte izandako bidea, norberaren sentsazioetan oinarritutakoa, erabat moztu

nuen, eta bide erabat razionalari heldu nion. Saioan bertan ez nintzen ohartu, baina bai

bukaeran eta zapore garratza utzi zidan nire jarrerak. Hona hemen jasotakoa:

“Aipatu bezala bi dira Lorea eta Amaiak agertu dituzten kezka-elementuak:

-Tailerretan jarduera berriak egiteko ideiak agortzen ari zaizkiela, eta

-horrela jarraituz gero, errutina eta aspertzeko arriskua aurre ikusten dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!