26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 270

ziren. Beraien hitzetan ez zegoen, ez “besteak”, ez “gazteak horrelakoak edo halakoak

dira”... Inondik inora. Beraien barruko ikuspegia eman zuten. Azken batean, diskurtsoaren

muina, egoera edo gertakizunak izan beharrean, egoera horrek sorrarazten zien bizipen eta

esperientzia izan zen.

Amaiak bazekien bera ez zela arazoa, ezta gazteak ere; “Neure atsekabea da arazoa”

adierazi zidan; hots, Amaia burumakur eta goibel jartzen zen tailerretan disfrutatzen ez

zuenean. Gauza bera gertatzen zitzaion Loreari. Horretaz gain, hezitzaileek asperduraren

eta errutinaren itzalak benatan ikaratzen zituen. Ez zuten batere gustuko lana modu

mekanikoan egitea, non tailerretan zer gertatu zen aldez aurretik oso ongi zekiten, den-dena

ongi egituratuta eta antolatuta zutelako. Bene-benetan harreman estua eta tailer

erakargarriak sortu nahi zituzten denontzat, baita beraientzat ere, ez soilik gaztetxoentzat.

Horrenbestez, sentitzen ari ziren egoera horren konponbidea beraien hobe beharrez egin

nahi zuten bereziki, horixe zen indarra, bai baitzekiten beraiek gustura ez baldin bazeuden

horrek tailerren bilakaeran eta gazteekin zuten erlazioan eragin zuzena zuela. Amaiaren

hitzak oso garrantzitsuak ziren martxoa aldera zer egoeran aurkitzen ziren ongi irudikatzeko:

“Ba hasieran ondo ze txorimalo lehiaketa, eta gauza berriak zeuden eta horrela, baina ya tailerrak,

(gazteek) ez zeben nahi tailerrak, eta gu joaten ginen hor gauzak prestatuta, eta beraiek ez zuten

nahi egitea, nahi zuten egotea. Eta orduan, Lorea eta ni agobiatuta egoten ginen, eta orduan “Ba

hau ekarri dugu, eta hau egin behar da!”, ez dakizu? Ba pentsatzen genuen Kuadrillategiko

helburua zela Kultur Tailerrak egitea, gainera nola euskaraz egiten zuten, esaten genuen “Baina

zertarako etortzen gara hona?!”, ez genuen ikusten helburua betetzen genuenik. Eta, nire ustez,

gu ya ari ginela nahiko kantsauta, ez kantsuata baina... gehiago zen prestatu, joan larunbatean,

“Ez dogu nahi, ez dogu nahi”, eta horrek agobiatzen zigun: ba ez jakitea... alde batetik pentsatzen

genuen zuri esaten baginuan “Kultur Tailerrak ez dugu egin”, ba ez dakit... gu pentsatzen genuen

hori zela bete behar genuen zerbait, eta derrigorrez bere behar zena. Eta orduan, nire ustez,

horregatik zen: joaten ginela tailerretara prestatuta, gainera beti ginen diruari begira, ezer ez

gastau... Eta hori, azkenean, tailerrak ez zirela aurrera urtetzen, eta ordua gu urtetzen ginen

haserrre, ba esaten genuen “Ba honek aspertu dira”, beraiek esaten zuten ezetz ba pentsatzen

hori. Gu igual noa ginen pixka bat erreta, bai erreta...” (Amaia Fernández, 2. elkarrizketa).

Argi ikusten nuen esku hartu behar nuela tailerretako egoera, eta garrantzitsuagoa zena,

hezitzaileen egoera hobetzeko bidean. Hori egiteko tokia eta gunea formazio-saioak ziren.

Interesgarria iruditzen zitzaidan aurrean nuen egoera, formazioaren ikuspegitik oso

aberasgarria zen hezitzaileek bizitzen ari zirena, bai eta eman zezakeen garapena eta

bilakaera eredua eta ikasbide esperientzialaren bidez ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!