26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 269

eskatu nien. Berehala ireki ziren eta hizketan hasi ere euren barruko kezkak adieraziz.

Memento horretan oso gauza interesgarria gertatu zen: aukera eman nien barruan zutena

agertzeko. Era horretan, ate berri bat zabaldu nien, esan nielako esperimentatzen ari zirena

landu zitekeela, eta horixe izango zela handik aurrerako lan-ildoa. Lasaitu ziren Lorea eta

Amaia, batez ere azken hori, sumatu zutelako beraiekin nengoela, eta ez modu fisikoa soilik,

nire aldetik babes psikologikoa ere bazutela. Sostengua eman nien une horretan sentitzen

ari zirena lasai adierazteko. “Zer gertatzen da Amaia?” galdetzearekin nahiko izan zen

hezitzaileak irekitzeko eta hitz egiten hasteko, euren egoeretan ezinegona sumatzen ari

nintzelako.

Oso gauza garrantzitsua adierazi zuten: tailerretako giroa hartzen ari zen bidearekin ez

zeuden gustura. Hau da, beraiek eta gazteen arteko harremana ez zela beraiek nahi bezain

sakona eta beroa. Horrela, Loreak eta Amaiak tailerretan aurkitzen eta sentitzen zuten

giroaren eta gaztetxeokin zuten harremanaren azterketa zehatza egin zuten. Amaia oso

kezkatuta zegoen. Egitasmoarekin hasi zirenean ekintza mordo bat egiten zituzten, eta

erritmo biziko tailerrak izaten ziren, non hainbat ekintza tartekatzen zituzten: jokoak, esku

lanak... , nahiz eta gaztetxoak ez lotu erabat horrekin, askok utzi zutelako. Formazio-saioekin

hasi ginenean, ohartu zen Egurraren kalitatea izan zela jaun eta jabe, eta diagnostikoaren

bidez tailerretako panorama osoaren irakurketa egin eta gero oso bestelako sentsazioak

zituen Amaiak. Ohartzen zen modu horretan jarraituz gero, hau da, tailerretako erdigunea

ekintzetan ezarriz gero, zer ekintza egin eta nola egin agortzen ari zitzaiola. Hau da,

larunbatero-larunbatero zerbait egin behar horrek ito egiten zuen apur bat, ideiak ahitzen ari

baitzitzaizkion.

Are indartsuago zen, halere, bere barnean sentitzen zuen beste hau. Bere baitan

sentitzen zuena adierazi zidan Amaiak, bera zen orduantxe fokua, bere sentipenak, ez

gazteak. Amaiak errutinari zion beldurra. Lanean ari zen modu berean jarraituz gero,

berarentzako tailerrak aspergarriak bilakatzeko arriskua sumatzen zuen. “Berarentzako” hori,

hau da, Amaiak esan zidan “Niretzat” azpimarratuko nuke: “Niretzat aspergarriak bihurtuko

dira”. Bera eta gazteen arteko harremana zirrararik gabekoa bilaka zitekeela ere sumatzen

zuen Amaiak. Nahiko atsekabetuta zeuden bai Amaia eta baita Lorea ere. Oso adierazgarria

eta interesgarria izan zen bi hezitzaileen hitzak. Hezitzaileek beraiei buruzko arazo edo

egoera jakin baten agerpen esplizitua sentimenduen bidez egin zuten. Beraz, modu

pertsonal batean arakatzeko eta lantzeko gako baten aurrean aurkitzen ginen. Are gehiago,

Lorea eta Amaiaren hitzak oso indartsuak ziren, ezen euren jokaera eta jarrera justifikatzen

baino, beraien esperientzia eta bizipenetatik hitz egiten ari ziren. Tailerretan bizitzen ari

zirena kontatzen ari zirenean, Loreak eta Amaiak ikuspegi erabat pertsonaletik egiten ari

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!