26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 268

aztertu, eta orduan ikusiko genuen Metala bere horretan aplikatu edo ez, gazteen jokaeraren

arabera. Beraz, irekita zegoen bide hori. Ikuskizun zegoen ereduaren aplikazioak zer-nolako

eragina zuen.

Lorea eta Amairen kasuetan, baldintzak gogoratzearekin batera -egiari zor, baldintzen

inguruan ez zegoen Bergaran asko hitz egiterik, gazte batek izan ezik besteek ederki asko

betetzen zituztelako. Beraz, betetzear zeuden- Koadrila Saioetan gazteekin hitz egin zuten

tailerretako bilakaeraren inguruan. Bai, ekaina bitartean zer ekintza egin nahi zituzten

erabakitzeko, bai ordura arteko baloratzeko... Azken batean, martxotik aurrera zer-nolako

bilakaera eta bidea hartuko zuten tailerrek denon artean erabakitzeko. Bada, handik

ateratako ondorioak eta hezitzaileek bizitako sentsazioak izan ziren formazio-saioen

aztergaia. Hau da, tailerren hobekuntzarako zer-nolako kalitateak eta indarrak agertu behar

zituzten aztertzen eta arakatzen egon ginen.

Lorea eta Amaia kezkaturik zeuden. Lehengo bi hilabeteen gora beheren ondoren, apur

bat egonkortu zen egitasmoa Bergaran, bai eta gazteen kopuruaren aldetik, baita

hezitzaileen taldea finkatu zelako ere. Horrela, urtarrila eta otsaileko hilabeteak nahiko

gustura aritu ziren tailerretan, are gehiago etengabeko formazioarekin hasita eta gero.

Eredua berreskuratzeak asko lagundu zien Loreari eta Amaiari, euren fokapena tailerretara

bideratu zutelako, bai eta beraien trebetasun eta agertzeko modura ere. Horrekin guztiarekin

batera, prestakuntza-saioetan esperimentatutako Lurra lagungarria izan zitzaien lasai eta

patxadaz egoteko bi hile horietan. Tarte goxo bat izan zen, ikusi bestela nola gogoratzen

zuen Loreak:

“Eta gero, Gabon ostean, ondo, ya hobeto. Ya ikusi genuen gutxi gora behera zer talde etorriko

zen Kuadrillategira, eta beraiek hobeto ezagutzen, beraiek ere gu. Nik uste dut hori izan zen,

Gabonetatik aurrera, urtarrila-otsaila izan zen tarte politta” (Lorea Zenitagoia, 3. elkarrizketa).

Martxoan, bi hilabeteko epe gozo hori pasa ostean, ez nituen hain gustura sumatzen

Amaia eta Lorea. Bakoitzak tailerretan zer sentsibilitate agertzen zituen aztertu ostean,

zerbait gehiago falta zela sumatzen nuen. Halako sentsazioa nuen esaten zidana gehiago

sakondu behar genuela, eta saio batean Amaia eta Loreak guztiz baieztatu zidaten nire

susmoa.

Baldintzak gogoratu eta gero, kezkatuta zeuden Lorea eta Amaia tailerretako giroak

hartzen ari zen norabidearekin. Hasiera batean ez zidaten argi eta garbi esan nahi, baina

zerbait nabaritu nuen Amaiaren aurpegian. Orduan, zer gertatzen zen, eta zer zuten esateko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!