26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 16

duenez, pertsonen arteko harremanetan ere eragina izango du. Harreman giro -testuinguru

edo ingurune ere dei geniezaioke- horien garrantzia Sistemen Teoria Orokorraren

ekarpenean oinarritzen da (Bertalanffy, 1981). Horren arabera, sistemak bere osotasunean

berau osatzen duten elementuek beraiek baino propietate eta ezaugarri gehiago ditu.

Sistemak, beraz, elkar erlazionaturik dauden eta elkarri eragiten dioten elementuz osaturik

daude, horri esker osoa dena eratzen delarik. Bertalanffyren arabera, sistemak irekiak edo

itxiak izan daitezke. Horren ildotik, interesgarria da Parcerisak (1999) egiten duen ekarria.

Bere irudikoz, testuingurua edo giroa sistema itxi bat izango litzateke, hau da, sistema

horietan hezkuntza prozesu espezifikoak garatuko lirateke, esaterako: aisialdiko zentro

bateko talde bat, eskola bateko gela jakin bat, helduen hezkuntzarako zentro bateko gela

zehatz bat... Horrela, giro horietan testuinguruak berak baldintzatutako dinamika

espezifikoak garatuko dira; eta, aldi berean, taldearen dinamikak berak testuingurua bera

determinatzen lagunduko du.

Zehatzago esanda, testuinguru jakin batean pertsonek egiten dituzten gauzek

besteengan eragina dute, hainbat mailatan, nahiz eta ekintza bera ez bideratu zuzenean

solaskidearengana. Horrela, irakasleak bere azalpenak emateaz gain, harreman horizontalak

errazten edo oztopatzen ditu, bere nahierara antolatzen du gaia edo taldeak parte har dezan

errazten du... Udalekuetan beste hainbeste: hezitzaileak jolasak eta jarduerak antolatzeaz

gain, eta haur, gazte edo helduekin hitz egiteaz aparte, taldeak osatzen ditu edo nahi duten

bezala antolatzen uzten die, subjektuak ahalik eta gehiago forma daitezen ahalbidetzen du

edo ez... Hau da, hezitzailea etengabe, kontzienteki edo inkontzienteki, hezkuntza

testuinguruan jarduten ari da harremanetan, nahiz eta zuzen-zuzenean ez izan. Gauza bera

egiten du hezigaiak. Testuinguru jakin bakoitza den sistema horretan energia-fluxua eta

jarioa etengabekoa da. Horrexegatik esan genezake, uneoro elkarrekintzan ari direla egoera

horretako partaideak, batak zein besteak egiten dutenak elkarri eragingo diotelako. Horixe da

hezkuntza egoeren eta testuinguruen ezaugarri garrantzitsu bat. Sistemaren barruan indar

jokoen eta elkarrekintzaren eragina saihestezina da, eta, hain zuzen ere, testuinguru edo

giro horiek formaziorako, irakaskuntza-ikaskuntza eta hezte prozesuetan garrantzi itzela dute

(Parcerisa, 1999).

Pertsonaren izaera soziala norbanakoaren berezko ezaugarria da. Gizakia hartu eta

eman etengabeko jarioan dago bere bizitzaren hasieratik. Besteekin erlazionatzen da, eta

berea eman eta besteengandik jasotzen du etengabe, modu horretan ehuntzen dira gizarte

egiturak: familia, lagun taldeak, kolektiboak... Gizakia eta pertsona bera produktu soziala da,

ezin baita ulertu gizakiaren indibidualtasuna eta espezifikotasuna bere ingurunean dagoena

eta bere ondoan dituen pertsonak aintzat hartu gabe. Aristotelek berak aipatu zuen hori,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!