26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 264

behar zen, jakina, eta horretarako ziren saioak, denok elkarrekin ikasteko eta geure

trebetasun pertsonalak garatzeko. Hori guztia baieztatzeko aukera izan nuen behatzailearen

hitzak jaso ostean:

“Eta gainera ez diezula leporatzen haiei baldintza ez betetzeak... Ez dutela sumatzen zure

aldetikan epaiketa bat, epaitzen ari zarenik, edo haiei ezer leporatzen diezunik, ez, ez... Eta nik

uste dut horrek Lur handia ematen diela”. (Behatzailea. 17. formazio-saioa).

Garrantzitsua da azpimarratzea saio horietan guztietan Metalaren nolakotasuna euren

larrutan esperimentatzeko aukera izan zutela, eta hori oso interesgarria zen. Ibilbide

esperientzialarekin blaitzen ari ziren, elementuen –kasu honetan Metalaren- diskurtso

razional hutsa egin beharrean, ikasbide bibentzialari lotu gintzaizkion. Gogoratzea besterik

ez dago, hasierako ikastaroan argi eta garbi ikusi zutela hezitzaileek Metalaren kalitatean

zutela hutsunerik nabarmenena, beraz, ariketak egiterakoan agertu zituzten erresistentziak

erabat ulergarriak dira, baina, aldi berean, zerbait berriarekin esperimentatu zuten, modu

praktiko-bibentzialean aritu ginelako sentsibilitatea lantzen.

Horrek esan nahi du, ikusi dugun bezala, hezitzaile gehientsuenek euren gorputzean

sentitu zutela trebetasun hori aplikatzeak zer-nolako sentsazioak eragiten zizkioten. Jabetu

ziren, non eta zertan zuten hutsunea, gehientsuenek nahiko eskuragaitza baitzuten

sentsibilitate hori. Halere, besteengandik berezitera ahalbidetzen gaituen trebetasuna

agertzeko eta aplikatzeko gai izan zitezkeela ere esperimentatu zuten, gorputzean bizi izan

zutelako hori. Aurrerapauso txiki, baina interesgarria zen. Hau da, Metalaren lanketa eta

esperimentazioa gorputz sentsazioetan oinarritu nuen, eta askoz argiagoa eta oparoak izan

emaitzak, hitzez bakarrik landuta baino.

Aztertu dudan bezala, hezitzaileek ohartu ziren Metalaren indarra agertzeak zer-nolako

sentsazioak zituen eurengan. Nire irakurketa da hezitzaileak jabetu zirela, iraileko ikastaroan

bezalaxe, gorputz-jarrerak zer garrantzia duen trebetasunen lanketa eta garapenean, eta,

bide batez, memento pedagogikoan. Horren haritik, besteengandik bereizteko

trebetasunarekiko hautemate aldaketa izan zuten, eta nahiz eta latza egiten zitzaien oraindik

ere, ariketek lagundu zuten, Metala bere horretan zer zen hobeto ulertzeko, argitasunaren

eta mugen beharraz, beraiek propio esperimentatu zutelako, ez nik esan nielako. Nik esango

nuke sentsazio ugari mugitu zirela hezitzaileen barnean.

Beraz bidea irekita zegoen, ez amaituta, noski. Hau da, besteengandik bereizteko

kalitatearen lanketa abiatu nuen, orain ikusi eta aztertu behar zen nolako aplikazioa egiten

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!