26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 263

aipatzen, ez dagoela ez porrotarik ez ezer. Dagoen gauza bakarra da baldintzen betebeharra, eta

orduan baldintzak betetzen dira edo ez dira betetzen. Nik uste dut blaitu egon direla horrekin”

(Behatzailea. 17. formazio-saioa)

Hori guztia, gainera ez nuen hitzez soilik agertu nahi, bestela ere bai. Ikus Debako saio

baten behatzaileak jasotakoa:

“Asko laguntzen du zure Metalak. Baina gainera esaten duzunean, “... baldintzak betetzen ez

badira ikerketa bukatu da”, eta ikusten dutenean horren aurrean zure aurpegien keinuak ez direla

aldatzen, eta onartzen duzula. (Behatzailea. 17. formazio-saioa).

Oro har, eta Nerearen hautematea izan ezik, oso giro abegikorrean eta adeitsuan

garatzen ari zen etengabeko formazioa, tentsiorik gabe; hori guztiz funtsezkoa zen, are

gehiago Metalaren elementuaren beharraz jabetu nituenean, eta berau lantzeko eta

esperimentatzeko ariketak egin genituenean. Oraingo honetan ere, eta Debako saio baten

adibidea harturik, behatzailearen interpretazioa guztiz funtsezkoa iruditzen zait guztia

ulertzeko:

“Kristoren giro ona! Izan da nire lehengo harridura, banekielako Debako bi lagun hauek bereziki

ez direla oso Metal errazekoak, eta gaia horren inguruan zihoan... Eta oso giro ona ikusi dut. Oso

lasai. Irrifarra. Algara ere sumatu dut. Giroa... kontuan hartuta zein zen gaia oso giro berezia

zegoen! Oso ona! “ (Behatzailea. 17. formazio-saioa).

Horrekin guztiarekin, eta lehen aipatutako katearen ideiarekin batera, hezitzaileen eta nire

arteko harremanaren elementu garrantzitsu bat garatzen zihoan. Berau oso garrantzitsua

zen formazioaren ikuspegitik. Hezitzaileak ez ziren epaituak sentitzen, eta hori oso

garrantzitsua zen. Esan nahi baita, irailean hasitako formazio guzti-guztia oso berria zela

hezitzaileentzat, beraz, giro babestu eta lasai bat esperimentatzea gakoa zen hezitzaile

bakoitzaren bilakaeran, bai formatzeko, baita formazio horren isla tailerretan ikus ahal

izateko. Horrenbestez, niretzako ez zen nahikoa garbi edukitzea hezitzaileen lana ez nuela

epaitu behar, praktikan jokatu behar nuen horrela, eta hasieran hori lortu banuen ere,

baldintzen afera horretan guztian are gehiago garatu nuela esango nuke. Uste nuen

hezitzaileek euren burua epaituta sentitzen bazuten, eta egitasmoan zegoen egoeraren

ardura guztia eurek hartzen bazuten, jauzi handia irekiko zela ni eta beraien artean; izan ere,

hortik aurrera egingo zuten edozein komentario beraiek epaitzeko eta beraien lana modu

batean edo bestean baloratzeko irizpidetzat har nezakeela usteko bazuten. Hortaz, nire

jarrera Lurraren trebetasunaren ezaugarriak izan zituen. Errealitateren printzipioaz jabetu

nintzen; hots, ez zen egoera paregabea, baina ezta ere lur jota egoteko modukoa. Hobetu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!