26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 262

beterik daude Nerearen ikuspegia ulertzeko, eta pluralean hitz egiten bazuen ere, kritikak niri

luzatzen zizkidan. Pasarte luzea izan oso garrantzitsua esperientziaren ibilbidea ulertzeko:

“Eta gero hori zuekin eduki genuen saioan ni oso erreta atera nintzen (...) Ni atera nintzen zuekin

erreta. Es que niri iruditzen zitzaidan gutiz inkoherentea gurekin egiten ari zinetena (...) Guri ari

zineten esplikatzen gazteekin Metala aplikatu behar genuela, eta esan behar geniela baldintzak

ez baziren betetzen Kuadrillategi bukatu egin behar zela, ez? Orduan guk jarri behar genuen dena

hotz-hotzean, esplikatu behar genien “Aizu hau da eta bestela bukatu egiten da!”. Eta zuek horren

bitartez ari zeniguten esaten begirale bezala “Aizue gazteek ez badute erantzuten zen begirale

lana bukatu da!”, ze gazteek ez badute erantzuten, guretzako ere ultimatum bat zen!! Eta guri

esaten zeniguten gazteekin izateko (...) hotzak eta argiak, eta zuena zen guri esatea (...) Esan

nuen “Joe guri ari digute exijitze Metala aplikatzeko eta zuek?”, eta zuek guri ez zeniguten Metala

aplikatu niretzako. Badakite guretzako, guk esanda gainera, zenbateko gogorra zen Metala

aplikatzea gazteekin, adibidez nik esan nuen zenbat kostatzen zitzaidan nire dudak nituelako,

gazteekin genuen harremanagatik (...) “Joe beraiek badakite guri zenbat kostatzen zaigun, eta

halere exijitzen digute hotzak izatea, eta beraiek (arduradunok) ez dira gai! Beraiek egiten dute

gurekin exijitzen ari dienaren kontrakoa!”, eta ni atera nintzen erreta. Eta mementoan ez nuen

ezer esan, ze esaten nuen, ze ez diezu esan behar, “Jo ba oso gaizki iruditu zait!”. Eta gero

bukatu genuenean saioa hauei esan nien “Ikusi duzue zer egin duten? O sea guri ari digute

esaten hotzak izateko eta ez dakit zer, eta beraiek ez dira bat ere gabiak gurekin!! Zer ari ziguten

esaten?! Esaten ari ziguten gazteak ez baldin bazuten erantzuten que nos íbamos a la puta calle!!

(orain barrez agertzen du Nereak) Hori ari ziguten esaten!!”, baina es que ez zeniguten horrela

esan zuzenean, eta niri gauzak gustatzen zaizkit zuzenean, eta ginera niri exijitzen baldin

badidazu zerbait neurri berdinean ematea. Niri zerbait exijitzen badidazue, zuek ere gauza

berdina kunplittu nirekin. Niri horrek izugarri molestatu zidan”. (Nerea Elías, 2. elkarrizketa)

Bikain ikusten da Nereak trebetasun hori zer zen oso ulertu zuela. Bere hitzetan bizipen

indartsuak zeuden, eta segituan ohartu zen nik Metala ez nuela agertu behar zen bezala;

hots katearen lehengo begiak ez zuela sekuentzia aktibatu.

Edozein modutan ere, hori Nerea Elíasen sentsazioa izan zen, gainontzeko herrietako

hezitzaileek harreman-trebetasun hura ulertu zuten, eta eurentzako hori oso garrantzitsua

izan zen, babesa sentitu zutelako. Hori guztia modu honetan jaso zuen behatzaileak, bere

interpretazioa guztiz lagungarria eta baliagarria izan zen, saio haietako giroa zer-nolako zen

jabetzeko:

“Saioa oso argi. Zu lasai zaude Metalari buruz hitz egiten duzunean, Metalaz hitz egiten duzu eta

ondo. Metalak izan ditzakeen ondorioetaz hitz egiten beldurraz eta kezkarik gabe. Ez zara

larritzen, eta, nik uste dut, haiek sumatzen dizutela jarrera hori; ez duzula “porrota” hitza inondik

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!