26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 261

izan ziren eta emaitzak eman zituzten, Metalarekin esperimentatzeko aukera izan zutelako,

baina nire jarrerak ez. Horrek kezkatu ninduen, nire jokaerak formazio-prozesuan gako

garrantzitsua zelako.

Nerea, esan bezala, oso saminduta egon zen garai hartan, Metalaren kontu hori guztia

lantzen ari ginenean, hain zuzen; erabateko inkoherentzia ikusi zuelako nire jarreran. Nik ez

nuke esango inkoherentzia zegoenik, baina bai epela izan zela.

Bizipen indartsuak izan zituen Nereak garai hartan. Batetik ezegonkortasunerako

elementu berria izan zen baldintzen bete beharra. Etengabeko formazio-saioekin hasi

ginenean, Lurra eskuratzen hasi zen. Lasaiago zegoen, eta tailerretan gusturago sentitzen

zen. Lasaitasun eta nire aldetik sentitzen zuen babesa tailerretako praktikan gehiago

irekitzeko ahalbidetu zion eta gaztetxoekin denbora gehiago egoteko, bai hitz egiteko, baita

harremana estuagoa izateko. Alta, Metalaren agerpena Nerearen egoera berriro kolokan jarri

zuen. Oso adierazgarriak dira bere hitzak:

“Nik uste dut Metalaren asuntoa gehiegi pasatzen utzi genuela, eta orduan gero ya ailegatu zen

memento bat, non gu gustura ginen memento ba, eta orduan zen gu gustura ginen mementoan

jarri behar genuen hor... zalantzan berriz dena. O sea, kostatu zitzaigun gustura egotea, ya

gustura geunden, eta sartzen zen beste elementu bat bum!! Dena hankaz gora berriz. Eta

guretzako izan zen...” . (Nerea Elías, 2. elkarrizketa).

Gainera, aipatu dudan bezala arauak ez zitzaizkion bidezkoak iruditzen:

“Ni gaizki. Gainera hemen saioa egiten genuen eta niri surrealista iruditzen zitzaidan. Bale bai,

jarri behar naiz seria, gainera hitz guztiak neurtuta, ez da egon behar dudako zerarik, eta... Ez

dakit... eta gero ez nuen guztiz sinesten behartze horretan euskaraz hitz egitera... Nik esaten

dudana Kuadrillategin sartu ginenean bagenekien zeintzuk ziren baldintzak, gazteek zekizkiten

bezala, gu begirale bezala bagenekizkin... baina, ba ez dakit, nik ez nuen guztiz sinesten

horretan, orduan kostatzen zaizu pila bat. O sea, zu gauza batekin oso konbentzituta baldin

bazaude badakizu “Hau da justua eta hau egin behar dut punto eta final”, hor bukatzen da, baina

ez zitzaidan justua iruditzen, eta orduan ezin zara hain hotza izan, ezin zara hain Metala izan”

(Nerea Elías, 2. elkarrizketa).

Horretaz gain, nire jarrera gakoa izan zen Nerearen jokaera ulertzeko, berak ez zuelako

jaso nire aldetik Metalaren harreman-trebetasuneren aztarnarik, eta trebetasun hori lantzen

eta esperimentatzen egon ginen saioetan batere gustura egon ez zela adierazi zidan.

Pluralean hitz egiten bazuen ere, kritikak niri luzatzen zizkidan. Ondoko hitzak indarrez

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!