26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 259

baitira, baina aldaketarako norabidea hartu zioten hezitzaileek. Metala esperimentatzen hasi

ziren, trebetasun horrekin zer sentsazio bizitzen zituzten ikusten ari ziren.

Aritz izan zen guztietatik estilo hori argiena azaldu zuena. Alde batetik, berezkoa

zuelako, eta bestetik Andoainen bizitzen ari ziren egoera nahasia argitzeko gogoa zuelako.

Maitek eta Aritzek nahiko prozesu ezegonkorra eta gorabeheratsua izaten ari ziren

Andoaingo egitasmoan. Gazte talde batek utzi zuen, eta udaletxeko arduradunekin eta

Kuadrillategiko arduradunarekin hainbat bilera egin ostean, beste saiakera bat egitea erabaki

zuten proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Horrela, otsailetik aurrera gazte talde berri batekin

hasi ziren lanean, baina nahikoa arazo zituzten, astero-astero ez zirelako agertzen, eta

gainera, Gazte Lokalean (Andoaingo Kuadrillategi ostiralero bertan egiten zuten) zeuden

beste gazteekin elkartzen ziren, eta hizkuntza-.jokaera gaztelera aldera lerratzen zen erabat.

Beraz, inon izatekotan, Kuadrillategi Andoainen definitu behar zen berandu baino lehen.

Hortaz, Metala agertzeko eta esperimentatzeko egin saioetan Aritz oso ziur eta lasai azaldu

zen, erabat konbentzituta gazteen aurrea arauak betetzeko gai izango zela.

Nerea Elíasen hautematea trebetasunaren horren inguruan oso interesgarria izan zen.

Bi ezaugarrik ahultzen zioten mugen agerpena. Alde batetik, baldintzen atzean zeuden uste

teorikoarekin ez zetorren bat. Nereak ez zituen argudio sendorik, baina bere ustez hizkuntza

jokaeren aldaketa denborarekin eta gazteak saiatzen baziren lor zitekeen. Konbentzituta

zegoen horrekin, eta, beraz, ez zegoen ados negoziazeina zen baldintza aplikatu behar

izatearekin, eta oso latza egiten zitzaion. Hura erresistentzia handia zen Nereak trebetasuna

hura ager zedin. Horrek, apur bat kezkatzen ninduen. Jakin banekien Nerea baldintzak

zorrozki bete behar zirenaren aldekoa izan ez gero, tinko betearaziko zituela, baina berak

horrela ikusten ez zuenez, ez zuen aplikatzen. Gauzak horrela, Nereak aplikatzen ez bazuen

zail samar ikusten nuen Beasaingo gainontzeko hiru hezitzaileek aplikatzea. Pixkanapixkana,

eta Nereak zuen nortasuna zela-eta, oso pisu handia hartzen ari zen hezitzaileen

taldean. Bere hitzak, interpretazioak, usteak eta argudioak oso sakonak eta finak ziren, eta

besteenak baino landuagoak. Nerearen indarrak beste hezitzaileak bultzatzen zituen

nabarmen. Oso zorrotza eta hertsiegia iruditzen zitzaion nire planteamendua. Dena den,

bere iritzia ez zuen defendatu sutsuki, iritzi apala baino ez zuen eman, baina indarrarekin.

Horrekin batera, Nereak garrantzia eta balio gehiago ematen zion gazteekin eduki zezaketen

harremanari –nahiz eta otsaila bitarte horretan oraindik ez izan Nereak nahiko lukeena

bezain beroa eta gertukoa- baldintzei baino; beraz, oso zaila eta gogorra egiten zitzaion

Metala agertzea. Ariketa ongi egin zuen, baina adierazi zuen jokatu zuen moduan ezin

izango zuela jokatu Koadrila Saioan. Ariketak guztiz modu razionalean egin zituen, baina,

halere, Nerea Metala agertzea zer zen ondo asko zekien (iraileko ikastaroan kalitate

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!