26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 258

Bergaran halere, Urnietan eta Aretxabaletan bezala, nahiko gertu zeuden baldintzetatik.

Hala eta guztiz ere oso deigarria, eta, era berean, interesgarria iruditu zitzaidan Lorearen

bizipena. Lorea ezinean ikusi nuen ariketak egin bitartean bereziteko trebetasuna agertzeko.

Ariketa hiru aldiz errepikatu genuen, eta angustia batean nabaritu nuen. Ezinezkoa egiten

zitzaion. Oso urruti zegoen, nahiz eta berak gorputzaren eta ahotsaren bidez saiakerak egin.

Nire aburuz, hain eskuragaitza egiten zitzaion trebetasuna, bere mugak azaldu behar

zituenean erabat erortzen zela. Lorearen kasuan, Ibon eta Maialenena azaldu ditudanean

bezala Lurraren kalitatea bazegoen horretan, baina baita ere Suarena. Loreak ez zuen nahi

inongo kalterik gazteentzat. Gaztetxoek nahiko gustura zeuden egitasmoan Bergaran, eta

Loreari gazteekin bat egitearen indarra agertzen zitzaion: gazteak gustura egon zitezen nahi

zuen, gazteengatik beraiengatik, ez beragatik. Hortaz, bat egitearen (Sua) indarrak erabat

neutraltzen zion bereizteko trebetasuna (Metalarena).

Hori gutxi balitz, Larraitz eta Idoiaren kasuetan bezala, baldintzak erabat betetzeko oso

tarte gutxi zegoenez (gazte baten kasuaren gora beherak ziren, tailerretan ia dena euskaraz

aritzen zirelako), zorrotzegia sentitzen zuten nire planteamendua; eta sentitu diot hala

zelako, argudio razionalak erabili beharrean euren gorputz eta ahotsaren bidez transmititzen

zidatelako euren egoera. Esan nahi baita, urrutiegira eramatea iruditzen zitzaiela baldintzen

kontu hau, eta orduan esan nien gerta zitekeela gogoratzearekin bakarrik jauzia emateko

falta ziren gazteak jokaera aldatzea. Horrekin dezente lasaitu ziren. Larraitz esaterako

nahiko lasai eta ziur ikusi nuen ariketak egin bitartean; ez, ordea, Larraitz Iñurrategi. Azken

horrek Metalarekiko zuen hautematea argi eta garbi adierazi zidan, eta interesgarria iruditu

zitzaidan, gutxi asko, suspertzaile orok zuena baitzen.

Larraitz Iñurrategiri ezetz esatea, edota mugak eta arauak bete araztea kosta egiten

zitzaion, ziur zegoelako horrek harremanaren kalterako izango zela. Bere hezitzaile eta

bizitza-esperientzian jasotako zen hori guztia, eta bestearen aurkako erasotzat hartzen zuen.

Beraz, nahikoa gogorra egiten zitzaion Metala azken muturreraino eramatea, nahiz eta

ariketak egin bitartean eta egin ostean lasai agertu zen, eta Metalaren ezaugarriak eta

nolakotasuna, hau da, bestearen aurrean trebetasunen horren bidez nola agertzen diren

bere baitan esperimentatzeko aukera izan zuen. Larraitzek sumatu zuen, kalitate horren

agerpenak ez duela bestea mindu nahi, baizik eta norberaren mugak tinko agertu eta

defendatu. Hori aurrerapauso garrantzitsua izan zen, ez bakarrik Larraitzen kasuan,

Metalaren nolakotasuna esperimentatzeko aukera izan zutenen ororentzat, hautematea

aldatzeko bidean jarri zirelako ariketek sortu sentsazioen bidez. Horrekin guztiarekin ez dut

esan nahi aldaketa itzela eta itzulezina izan zenik, norberaren estiloak oso indartsuak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!