26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 15

soziologikoaren ordezkaririk ezagunena. Horrela, indibiduoa gizarteak osatzen duen

egiturarik gabe ezin dezakegu uler; eta alderantziz, egitura sozialak ez dira existitzen

indibiduorik gabe. Batak bestearen beharra du bere iraupenerako. Gizakiak, indibiduo

bakoitzak, bestearen beharra du, beste indibiduoen premia, alegia. Pertsonok, oro har, ez

gara bizi isolaturik, beste gizabanakoekin erlazionatu gabe. Oso bestelakoa da errealitatea.

Besteak beste, giza harremanek egituratzen eta elikatzen dute, neurri handi batean,

norbanakoaren bizitza. Gizakia ez da unitate soila eta bakartia, sistema handiagoetan parte

hartzen du besteekin erlazionatzen delako.

Casanovaren (1989:54) hitzek ondo asko agertzen dute ideia hori:

“Como ser social el hombre siente desde su nacimiento la necesidad de asociarse con los demás.

Este sentido señala una exigencia intraindividual, de darse, de hacer partícipe al otro de mi ser, y

otra, interindividual de recibir, de alcanzar un mutuo enriquecimiento”.

Norbanakoaren eremua, neurri handi batean, beste gizabanakoekin eraikitzen duen

erlazioa da. Areago, edozein subjektuk besteen beharra du gizarteratzeko. Izan ere, gizarte

egiturak eta giroak definitzen dute, neurri batean, norbanakoaren jokaera.

Horrela, esaten dugu hezitzaileak eta hezigaiak elkarrekintzaren bidez elkarri eragiten

diotela, eta hezitzaileak bere eragin hezitzailea proiekta dezakeela (Medina Rivilla, 1988).

Azken batean, hezkuntza-jardueraren erdigunean gizabanakoen arteko harremana dago

(Rogers, 1986; Casanova, 1990).

Gauza jakina da hezitzailearen eragina handia dela hezkuntza testuinguruetan. Ez da

testuinguru horretan dagoen eragile bakarra, jakina, baina onartu behar da bere zereginak

izaera pedagogikoa hartzen duela, eta horrek bere funtzioaren garrantzia handitzen duela.

Hezkuntza ardura hori aldatu egiten da testuinguruaren arabera: familian gurasoak izango

dira zama eramango dutenak; eskolan irakasleek hartuko dute paper hori; udalekuetan

animatzaileak, begiraleak edo hezitzaileak... Horrela, hezitzaileak hezigaiarekin erlazio bat

eraikitzen du, pertsonen arteko erlazio zuzena eta pertsonala sortzen da. Gure ustez,

gainera, harremana hori ez da ulertu behar komunikazioaren ikuspegitik soilik. Esan nahi

baita, ahozko komunikazioak eta ez ahozkoak harremanetan duten garrantzia baztertu gabe,

horiek ez direla erlazioa definitzen duten faktore bakarrak. Jakina, suspertzaileak hitz egin,

animatu, aholkua eman eta abar egiten duela, baina ez hori soilik. Gauza gehiago ere egin

ohi ditu. Gauza horiek hezkuntza-praktika gertatzen ari den testuinguruan eragina dute, eta

testuinguru horrek eragile askotarikoak interdependienteak diren sistema bat osatzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!