26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 257

“Ba... askotan igual gazteekin gatazkarik ez sortzeagatik gauzak ez ditudala planteatu ere egiten.

Esan nahi dut, nahiago dudala gauza batzuk eskibatu ba Metala edo gauzak garbi azaltzea baino”

(Ibon Egaña, 2. elkarrizketa).

Nik honako interpretazio hau egin nuen. Mugak berez agertzea kosta egiten zitzaion,

bestekiko mugak batik bat, deseroso egon arazten ziolako. Gazteen aurrean arauak eta

mugak azaldu behar zituenean erabat deseroso agertzen zen, eta beti aitzakiaren bat jartzen

zion bere buruari Metala ez agertzeko: “... gazteak nekatuta daude eta nola esango dieta

hori orain?”, “Ostiral arratsaldea eta nola hasiko naiz ni horrekin orain?!”. Lurraren kalitatea

nabarmentzen zitzaion. Ez zen mugitzen, eta modu tinko eta zorrotz agertzea beti gerorako

uzten zuen, baina inoiz ez zion heltzen. Ihes egiten zion arauen kontuari gatazka ez izate

arren. Horrek bere mugak argi eta garbi azaltzeko gaitasuna erabat ahultzen zuen.

Demelsa Metala agertu behar zenaren ideiarekin konbentzituena ikusi nuen. Oso ongi

egin zuen ariketa, Metala tinko eta argi agertuz, batez ere, razionalki ados zegoelako

baldintzarekin. Gainera, ordura arte baldintzak bete arazteko gazteei luzatu mezuak Suaren

kalitatetik izan zirela onartu zuen Demelek, eta nahi zituen emaitzak ez zituztela lortu argi eta

garbi esan zuen. Berari gazteen aurrean tinko agertzearen trebetasuna azaltzea asko kosta

zitzaiola aitortu arren, horrelako ariketek asko laguntzen ziotela onartu zuen, bizipenetan

oinarritzen zirelako. Gainera, orduko egoerarekin bukatu nahi zuen (gehiegizko erritmoa,

ekintzekiko menpekotasuna...), eta Metalak gauzak eta egoerak argitzeko duen gaitasunean

sinesten zuen. Demelek gustura hartu zuen Metalaren benetako garaia edo mugarria, bere

hitzetan ondo asko ikus baitzitekeen ordura arte nola agertzen zen alor horretan gazteen

aurrean:

“Hasieran esaten genien euskaraz hitz egiteko, baina esaten genien ez Metaletik, Suatik “Jo

benga hitz egin euskaraz!...”, orduan beraiek ere bai bi hitz euskaraz hitz egiten zuten, normala

da. (Bere keinuetan argi eta garbi ikusten da Demelek esan nahi duena: hezitzaileen jarrerak ez

zituela gazteak zirt edo zarteko egoeraren aurrean jartzen, eta zirrikitu asko zituztela. Modu

horretan, ez zen araua betetzen, inondik inora)” (Demelsa Gómez, 2. elkarrizketa).

Amaiak eta Aloñak oso ziur eta argi azaldu zuten Metalaren kalitatea. Dena den, Aloña

hain lasai agertzearen arrazoia Urnietan baldintzak ia betetzen zirelako zen, gazte bakar

batek egin behar zuen euskararako jauzia. Amaia, aldiz, harrituta ikusi zuen bere burua

ariketak egin genituenean, irmoa eta sendo adierazi zuelako Metalaren sentsibilitatea, eta

gazteen aurrean zaila izango zitzaiola aitortu arren, esperientzia berria izan zen beretzat,

Metalarekiko zuen hautematea aldatu zitzaiolako; noizbehinka beharrezkoa den trebetasun

modura ikusten hasi zen, eta ez ordura arte bezala, zigorrarekin lotzen baitzuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!