26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 256

sentsazioak eragiten zizkioten esperimentatzea. Hots, guztiz praktikoa zena zen nire jo

puntua. Horrela, nahiz eta hezitzaile gehienei mugak argi eta garbi agertzea kosta egiten

zitzaien, formazioaren ikuspegitik guztiz beharrezkotzat jotzen nuen kalitate hori euren

gorputzetan sentitzea, elementu horren gorputz-kalitatea esperimentatzea, alegia; hitzez

bakarrik eginez gero oso eragin gutxi izango zuelako ikaspenean.

Horrexegatik diot aurrerapauso txiki batzuk eman genituela, fokua praktikan jartzen ari

ginelako erabat, eta formazioan hobekuntzak eman ahal izateko norberaren sentsazioei

garrantzia ematen genielako. Hezitzaileak erabat jabetzen ari ziren formazioaren

nolakotasunaz: bai bost trebetasunen erabileraz, baita ikasbide esperientzialaz.

Maialenek zailtasun handia izan zituen, eta behin baino gehiagotan errepikatu egin

genuen ariketa bere gorputzean mugak eta arauak argi eta garbi senti zitzan. Maialenek

agertu zituen zailtasunak bi eratakoak ziren: batetik, zer adierazi behar zuen jakiteko; eta

bestetik, nola. Gogorra egiten zitzaion benetan Metalaren aplikazioa. Egitasmoaren oinarri

teorikoak ulertzen eta ontzat hartzen zituen, eta horien aurkako argudiorik ez zuen. Halere,

ordura arte egindako lana bertan behera gera zitekeela sentitzen zuen: Metalak “bizitza

konplikatuko” zionaren ustea zuen; eta hori hala izan baino lehen, nahiago zuen gauzak

zeuden bezala geratzea. Egotaren trebetasunearekin lotu nuen hori. Nahiago zuen ezer

gertatuko ez balitz bezala azaltzea, gatazketan sartu baino gehiago. Hori, gainera, hezitzaile

askoren hautematea zen. Nolanahi ere, bukaera aldera ariketa hobeto egin arren (mezu

garbiagoak, indar handiagorekin...) eta hobeto sentitu zen arren, nahiko urrun sumatu nuen

Maialenen arauak garbi uztearen trebetasuna.

Ibonen egoera oso-oso antzeko zen. Iboni zaila egiten zitzaion Metalaren gaitasuna

agertzea, eta hala antzeman nion ariketak egin genituenean. Gorputzean sentitzen zuen

indar hori bere horretan agertzeko erresistentzia. Modu bikain honetaz jaso zuen

behatzaileak:

“ Aipatu du Ibonek bere Metala kosta egiten zaiola jartzea pila bat. Hau da, gauza dela buruz

araua jarri behar duela ohartzeko, baina berez oso zaila egiten zaio” (Behatzailea. 16. formaziosaioa)

Ibonek berak, ildo bereko hitzak esan zituen:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!