26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 255

Hezitzaileak beraz, bizpahiru asteetan urduri eta artega egon ziren, eta horretarako

Metalaren aferari heldu genion saio horietan guztietan nola egon ziren aztertzea besterik ez

dago. Saio horietan lehen aipatutako ariketa eta prozedura, hau da, eszenifikazioa birritan

errepikatu genuen gutxienez Metalaren nolakotasuna gorputzean bene-benetan sentizteko.

Jonek aitortu zuen Metalaren kalitatean hutsune nabaria sentitzen zuela, hala ere,

aurreko saioetatik lasaiago eta konfiantza handiagoekin zegoen Jon. Edonola ere, latza izan

zen saioa Jonentzat,eta oro har, hezitzaile guztientzat, hasiera batean Metalaren aztarnarik

ez niolako antzematen euren hitz jarrera, eta jokaerari.

Hasieran Jon estu eta larri ibili bazen, saioa eta ariketak aurrera egin ahala hobeto

konektatu eta bat egin zuen Metalaren sentsazioekin, gorputzez esperimentatu zuen, baina

urrun geratzen zen oraindik hori gazteen aurrean modu lasaian eta, era berean, zorrotzean

agertzeko aukera. Gazteek utziko zutenaren beldurra zegoen horren guztiaren atzean,

Metalaren zorroztasunak eta argitasunak proiektuak eta tailerrek gazteei eskaintzen zieten

erakargarritasuna baino handiago izatearen beldurra, alegia. Hori indar handiz antzeman

nuen hezitzaile ia guztiengan. Bazuten halako sentsazioa esaten ziena tailerretako dinamika

ongi zegoela, gaztetxoek gustura zeudela, baina ez zela nahikoa gazteak afektiboki lotzeko.

Ikuspegi hura Jon, Iera, Nerea, Maialen, Leire eta Demelsan ikusten nuen.

Ierak ez zuen konektatu bere gorputzarekin, eta ariketak egin ostean adierazitakoa oso

razionala iruditu zitzaidan. Gauza bera gertatu zen bereizteko joeraren alderdiekin lotuta

dagoen harreman-trebetasunerekin. Ez ginen iritsi Metalaren trebetasuna esperimentatzeari,

nik saiatu arren.

Leire oso ongi ikusi nuen . Esan nahi dut nahiko argi zuela zer egin behar zuen, eta bere

hitzek eta bere jarrerak Metalaren kalitatea transmititu zidaten. Nolanahi ere, nik eskatu

niolako, edo presio pittin batez agertu nintzelako azaldu zuen Leirek Metala. Argi nuen Leirek

ez zuela garbi eta indarrez sentitzen Metalaren kalitatea bere baitan, arauak betearazi behar

zituenean, behintzat, baina ariketa berak uste zuena baino hobeto eta lasaiago egin zuen.

Aurrerapauso txiki bat zen; izan ere, sentitu zuen bere gorputzean zer zen Metalaren estiloz

agertzea gazteen aurrean. Bada, hori garrantzitsutzat jo nuen, modu horretan hezitzaileak

formazio-prozesuaren nolakotasunaz blaitzen zihoazelako. Ez nuen nahi formazioa hitz

soiletan oinarritzerik, bizipenetan baizik, eta Metalaren saio horiei esker bizipen ugari izan

zituzten hezitzaileek. Hau da, kontua ez zen esatea “Arauak aplikatu behar dira

argitasunez”, hori, nire ustetan ez zen nahikoa; kontua zen nola agertu, zein molde, estilo,

trebetasun, edo sentsibilitate agertu behar zuten hezitzaileek argitzea, eta horrek zer-nolako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!