26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 254

betetzetik urrutien zeuden herriak, ia gazte guztiek edo, behintzat, erdiek baino gehiago ez

zirelako aritzen euskaraz tailerretan. Gainontzeko hezitzaileentzat ez zen gustukoa, baina

gerturago eta eskurago zuten baldintzak betetzea.

Andoainen gora beherekin jarraitzen zuten, nahiz eta Aritz oso argi azaldu bere Metala.

Maitek ez zuen erakutsi Metalaren kalitatearen arrastorik. Andoaingo hezitzaileen egoera ez

zen batere gozoa. Gazteen artean gora behera handiak izan zituzten, eta otsailetik aurrera

gazte-talde berri batekin hasi ziren. Horrekin batera, udaletxeak zalantza bat baino gehiago

zituen egitasmoarekin jarraitu ala ez. Gainera, Aritzek irakaskuntza lanean hasi zen, eta

formazio-saioetara agertzeko zailtasunak zituen, nahiz eta beti azaltzen zen. Egoera horrek

oso baldintza kaxkarretan jartzen zuen Andoaingo formazioaren ibilbidea, egonkortasunik ez

zuen proiektu batean ari ginelako. Egia esan, ez nion batere traza onik hartzen horri

guztiorri.

Ez dugu ahantzi behar, halere, Metalaren garai honek ez zuela blaitu formazio-prozesu

guztia, ez noski; atal bat baino ez zen. Esan nahi dudana da prestakuntza-saioetan jarraitu

genuela tailerretako praktikaren eta norberaren trebetasunen hobekuntzarekin. Bi gauzak

batera zihoazen. Formazioa oso betea zen. Irakurlearen ulermen errazteko, orain baldintzen

eta Metalaren alorrak zer bilakaera izan zuen aztertzen ari naiz, eta gero formazioprozesuan

izan ziren gainontzeko alderdien analisian murgilduko naiz.

Oro har, hezitzaile guztiei kosta zitzaien euren mugak agertzea. Egiari zor,

gehientsuenek ulertzen zituzten egitasmoak zituen baldintzak eta horiek bete behar izatea,

baina maial teorikoan soilik. Edota sentitzen zuten mugak agertzeak zer-nolako sentsazioak

sortzen zitue euren gorputzetan, eta ez zen batere gustukoa eurentzat.

Nolabait esateko, maila teorikoan onartzen zuten praktikan jartzeko zailtasunak zituzten.

Nerea Elías eta Ibon izan ezik, gainontzeko suspertzaileek onartzen zuten baldintza

betearazi behar zutela egitasmoa Kuadrillategi proiektua izan zedin, baina erresistentzia

ikaragarria zuten. Razionalki bai, baina gorputzez eta jarreraz oso zaila egiten zitzaien hori

egitea. Horrela, barne-borroka batean sartu ziren hezitzaileak; izan ere, formazio-saioetan

eskuratu zuten lasaitasuna berriro mehatxatuta ikusten zuten eta gogorra egiten zitzaien,

besteak beste, ez zutelako espero nire aldetik Metalaren kalitatea zorrozki agertuko nuenik.

“Zuekin hasieran ni ez nuen espero hori, hain zorrotza!... Gainera izan zen bapatean (....)

Bapatean nola aldatu diren gauzak!!!!” (Leire, 2. elkarrizketa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!