26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 253

“Ariketa honetan muga fisikoa aurkitzea izango da helburua. Hau da, norberak bere mugak argi

eta garbi, zorroztasunez eta gardentasunez azaltzen dituenean zer-nolako sentsazioa dugun bizi

nahi dugu. Muga eta arau gutxi, baina argiak maite ditu Metalak.

Hezitzaileetako bat lurrean etzango da eta begiak itxiko ditu. Hasierako hamar minututan bere

gorputzaren sentsazioaz jabetzen saiatuko da, hau da Lurraren kalitatea landuko du, edo saiatu

egingo da, bederen. Horretarako, lagunak, kasu honetan ni izango naiz, eskuak ipiniko dizkio

gorputz atal ezberdinetan kontaktua senti dezan.

Ondoren, lagunaren mugen bila abiatuko da. Hots, begiak irekita duenak presio gero eta

handiagoa ezarriko du etzanda dagoen lagunaren gorputzean, horrek gehiegizko presioa

sentitzen duenean “ez!” garbi batekin adieraziko dio lagunari; bere muga fisikoa hori dela eta

nahikoa dela adieraziz. Presio hori hainbat tokitan egin daiteke: bizkarrean, eskuetan, besoetan,

hanketan, oinetan, aurpegian, lepoan...

Argi geratu behar dena hauxe da: etzanda dagoen lagunari bere barnetik ateratako ezetza

borobila entzun behar duela lagunak; barru-barrutik esaten diola nahiko dela. Hau da, min fisikoa

eragozteko muga non dagoen esaten diogu lagunari. Argi eta garbi.

Komenigarria da presioa egiten dugunean denbora dosifikatzea. Esan nahi baita, mugarekin topo

egin dugunean lagunak halaxe adierazi digulako, bizpahiru minututan kontaktuan arituko gara,

berriro mugaren bila abiatu baino lehen; izan ere, ariketa honetan ez baitugu nahi uneoro mina

sentitzea, muga argiro adieraztea baizik.

Hogei minutuz egongo gara horrela, ondoren beste hezitzaile etzango da” (A agiria)

Horrek guztiak zer-nolako eragin eduki zuen? Bada, nahikoa gogorra egin zitzaien, eta

formazio-saioekin hasi gineneko lasaitasuna apurtu zuen. Ezegonkortasuna ekarri zien

hezitzaileei, azken batean, nahi ez zuten gauza bat egin behar zutelako, eta eskuragarri ez

zuten trebetasun batekin topo egin ere. Hau da, Metalaren kalitatea agertu behar izateak, eta

berau esperimentatzeko ariketak egiteak, hezitzaileek bizipenak edukitzeko aukera irekitzen

zuen, hau da, kalitate horren nolakotasunarekin kontaktua edukitzeko aukera. Kontaktu

korporala, alegia. Era horretan, intentsitate handiarekin ohartzen ziren trebetasuna zein

neurritan zuten eskuragarri, eta zeinetan ez. Nolabait esatearren, “benetako memento” bat

bizitzen ari ziren.

Batez ere Nerea, Demelsa, Maialen, Leire eta Jon izan ziren hutsune handien nabaaritu

zutenak. Hori ulergarria zen kontuan hartzen badugu Beasain eta Deban zirela baldintza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!