26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 252

aztertzen joan ginen. Horrela, ikerlan honetan, ordenatuta azalduko ditugun arren,

ulermenaren aldera, kontuan hartu behar da prestakuntzak iraun zuen bitartean indarra eta

fenomeno ezberdinak ia aldi berean agertu zirela.

Haatik, hau da aurrerapen bat baino ez da; izan ere, esperientzia aurrera joan ahala gai

hau gero eta indar handiagorekin agertzen hasi zen.

Kezkatuta nengoen zer-nolako jarrera hartuko zuten supertzaileek Metalarekin. Euren

esku-hartze estiloa aztertu genuenean, garbi asko geratu zelako zailtasun asko zituztela

baldintzak Metalaren senstibilitatearekin agertzeko, hau da, gazteei Metalaren trebetasuna

azaltzea oso latza egiten zitzaien, eta hori lotu behar da aurretik esan dugun guztiarekin;

hots, gazteek egitasmoa utziko zutenaren beldurrarekin. Abenduan egin zuten lehengo

Koadrila Saioa baldintzen inguruan aritzeko, baina oso epel aritu ziren, beraiek aitortu legez.

Gainera, jakin bazekiten euskararen baldintza negozia ezina zela, baina Suaren eta

Egurraren kalitatetik bermarazten saiatzen ziren, hau da, gazteen nahi eta erritmora

egokituz, edo konbentzimenduz. Hezitzaile orok agertu zuen indar horretan zituela

hutsunerik nabarmenena, Aritz izan ezik, batez ere, egitasmoak euskararen baldintza

betearazi behar zenean.

Ierak, dinamiztzile ia guztien antzera, Metalaren kalitatearekiko honako hauteman hau

zuelako:

“Baina nik Ulertzen nuen Metala como, ez dakit zergatik, ba gauza txarra bezala, ez tonoagatik,

baina igual zigorra bezala, inposatu, zigorra jarri” (Iera Zubukarai, 2. elkarrizketa).

Horregatik guztiagatik, oso une interesgarrian aurkitzen ginen, bai ni eta baita

hezitzaileak ere; formazio-prozesua bera, alegia. Metala gure babesa den neurrian hori

azaltzen dugu guk gauzak bere ordenara itzul daitezen eta forma har dezaten. Begi bistakoa

da horrek guztiak formaziorako zuen interesa. Bide esperientzialak esku-hartzean garatu

behar zituzten indarren agerpenik nola sentitzen ziren jakiteko bidea ematen zien.

Bada, lehen aipatutakoa egiteaz gain, saioetan hezitzaileek Metalaren kalitatea senti eta

esperimenta zezaten nahi nuen. Ikus zezatela egitasmoa buka zitekeela, eta horrek zernolako

sentipenak sortzen zizkioten. Horrekin batera, Metalaren agerpena egiten zutenean

zer gorputz sentsazio zituzten ere ikustea eta antzematea.

Beraz, saioaren hasiera-hasieran gorputz ariketa bat egin nuen. Honela jaso nuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!