26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 251

lortu ezean, kanpotik edozein indar ezarriz gero, gazteek proiektua utz zezaketen. Arrisku

hori ikusten nuen, bederen. Kontuan hartu behar dugu, gazte kopuruaren galera hura ez zela

izan baldintzengatik, horiek betearazteko hezitzaileek ez zutelako deus ere egin; galeraren

arrazoiak zenbait gaztentzat proiektuaren eskaintzak eta bertan topatu zutena nahiko

erakargarria ez zelako. Hau da, baldintzak betearazteak indar handiagoa bazuen proiektuan

bizitzen zuten erakargarritasuna baino, gaztetxoek egitasmoa utz zezaketen. Dena den, hori

ikusteke zegon. Niri horrek ez ninduen larritzen, Metalaren ezaugarriak aplikatuta

egitasmoak bere jatorrizko diseinua hartuko zuelako, zirt edo zart egingo zuelako. Gainera

horrelako galera normaltzat har zitekeen, aisialdiko egitasmo baitzen.

Hortaz, aurrera zihoan bere ezaugarri propio guztiekin, edo ez zegoen egitasmorik

gazteek baldintza bete nahi ez zutelako. Biak onartzen nituen nik. Ez nuen sentitzen “Beno,

baina gazteak baldintzak betetzeko ahaleginak egiten ari dira, denborarekin aldatuko dute!”

bezalako errukirik, ezta “Hau da hau! Gazte hauek ez dute eginahal txikienik egiten euskaraz

aritzeko egitasmoan, zer nahi dute bada?” bezalakorik. Ez. Beraz, ikuskizun zegoen ea

baldintzak modu zorrotz eta irmoa batean, baina malgutasunez era berean, aplikatuz gero,

zein indarrek zuen ahalmen handiagoa, edo baldintzak betetzeko gaztetxoek egin behar

zuten ahaleginarena, edo proiektuan bizitzen zituzten esperientzia berriena.

Testuinguru horretan, bazegoen beste alor bat asko interesatzen zitzaidana. Gaztetxoek

tailerretan gozamenaren bizipena esperimentatzea ikuspegi pedagogikotik guztiz

beharrezkoak jotzen nuen. Hori alde pedagogikotik oso interesgarria zen, baina baita

formazioarenetik ere. Sentsazio hori esperimentatu ahal izateko, ordura arteko estiloan

hezitzaileek aldaketak egin beharko lituzketelako eta estilo berriaz jokatu eta agertu beharko

luketelako tailerretan, eta hori formazio-prozesuarekin guztiz lotuta zegoen.

Gozamenaren eta plazeraren sentsazioa bat egitearen kalitatearekin lotzen nuen nik

(Sua); hortaz Metala eta Suaren kalitateak uztartzen ziren bidean. Dena den, Suaren

kalitatearen inguruan esan ditudanak nire interpretazioak eta sentsazioak ziren, hori guztia

suspertzaileekin hitz egiteke zegoen, jakin nahi nuelako diagnosia egin ostean, eta beraien

asteroko praktikatik eta euren hautematetik zein kalitate landu edo garatu nahiko luketen.

Ikus dezakegun bezala, formazio-prozesua bete-betean zegoen eta hainbat faktore eta indar

aldi berean agertzen ziren.

Ohartuko garenez, errealitatean indar ezberdinak ez dira azaltzen bata bestearen

atzetik, maiz bateratsu agertzen direla; bada, gurean berdina gertatu zen, Metalaren, hau da,

baldintzak bermatzeko ezinbestekotasuna tailerretako hezkuntza-parktikarekin batera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!