26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 250

proiektuaren izaera eta itxura babestu eta defendatu. Kalitate hori norbanakoaren

defentsarako jarrera da, beraz, nire asmoa ez zen ahaleginik egitea nahita nahi ez gazteak

proiektuan gera zitezen edozein modutan, horrek egitasmoa desitxuratuko bailuke. Gakoa

beste puntu batean zegoen, eta hori oso-oso lotuta zegoen ikuspegi pedagogikoarekin,

noski. Gazteek egitasmoan jarraituko zutela, bertan gauza berriak eta zirraragarriak

esperimentatzeko aukera bizitzen bazuten, ez bestela. Horrekin batera, jakina, muga eta

baldintza batzuk bete behar zituzten.

Bi indarren arteko lehia zegoela esango nuke, eta hau ulertzea funtsezkoa iruditzen zait

formazioa bera ongi kokatze aldera. Alde batetik, beharrezko zen gazteek egitasmoaren

baldintzak betetzea; eta bestetik, proiektuak erakargarritasun indarra eduki behar zuen

gaztetxoek lotzeko. Gaztetxoek esperientzia berria, interesgarria eta zirraragarria

esperimentatu behar zuten, hori gertatu ezean nekez jarraituko zuten gazteek baldintzak jarri

edo ez. Horixe zen hezitzaileek zuten erronka: gazteak zoratzen eta oso-oso gustura

sentiaraztea tailerretan, horrek ahalbidetuko zuelako aisialdiaren esperientzi hezitzaile gisa

bizitzea. Ez zen samurra hamalau eta hamasei urte bitarteko gazte talde bat urte oso batez

borondatezko zen –asistentzia derrigorrezkoa ez zen- egitasmo batean parte hartzea, are

gehiago hizkuntzaren baldintzak edukita. Aisialdiko eskaintzek, eta proiektu honek ere, duten

hautazkotasuna oso aintzat hartu behar zen. Horrelakoetan, bezeroa ezin baita lotu nahi eta

ez. Beraz, argi zegoen, erakargarritasun indarra, baldintzak betetzeko gazteek jarri behar

zutena baino indartsuagoa izan behar zuela. Biak lotuta zihoazen.

Hezitzaileen estiloak aztertu nituenean gauza bat nahiko garbia ikus zitekeen.

Egitasmoaren hasierako bizpahiru hilabeteetan Egurraren kalitatea gailendu zitzaiela

hezitzaileei, arestian ikusi bezala. Hau da jarduerak egin, antolatu eta oztopoak

gainditzearen indarra. Iniziatiba handia erakusti zuten hezitzaileek. Egurraren garaia izan

zen. Horrek balio izan zuen egitasmoa aurrera ateratzeko, ekintzak eta jarduerak antolatuz

eta prestatuz proiektuari bizitza eman zioten. Halere, aztertu dudan moduan, gehiegizkoa

zen jokaera hura. Tailerretan, hau da, gazteen eta hezitzaileen arteko harremanean oso

garrantzitsua zen zerbait falta zen: berotasuna. Trebetasun edo estilo hori ez zuten agertzen,

indar guztiak antolaketara bideratuta zituztelako. Horrenbestez, tailerretan ez zegoen

berotasun itzelik, hezitzaileek ez zuten gozatzen, eta gazteek ondo pasatzen zuten arren ez

zeuden zoratzen. Esan nahi dudana da gazteak gustura zeudela, bai, beste trebetasun

batzuk agertu beharko zituztela suspertzaileek.

Gogoan izan behar dugu gaztetxoen asistentziak beherakada nabaria izan zuela herri

orotan, hasierako bizpahiru hilabeteetan (%36,6 batez beste), eta beraz, gozamen puntu hori

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!