26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 249

Argudio teoriko horiek guztiak agertu eta gero hezitzaileekin baldintzak betetzearen

kontua modu praktikoan landu nahi nuen. Gazteekin egin behar zuten Koadrila Saio baten

eszenifikazioa egingo genuen, edo hobe esanda hiru. Honako mezu hauek igorri beharko

lizkiokete gaztetxoei:

1) Lehengoa Koadrila saioan baldintzak gogoratuko zituzten berriz ere, eta hori

betetzea ezinbestekoa zela jarraitzeko. Orduan zuten jokaeratik euskara

hutsezkora iristeko hilabete bateko epea zutela, araua betetzen ez dutenek

proiektua utzi egin beharko zuten. Hilabete pasa ostean, baldintza betetzen ez

bazen,

2) bigarren Koadrila Saioa egingo litzateke eta bi asteko epea, azken epea, luzatuko

litzaieke tailerretan euskaraz nagusi aritzeko, hori hala izango ez balitz proiektutik

kanpo egongo lirateke. Epea pasa eta gero hezitzaileek gazteen jokaeran

aldaketarik sumatuko ez balute,

3) azkeneko Koadrila Saioa izango litzateke, gazteei tailerretara gehiago ez

etortzeko gonbidapena luzatzea izango litzateke baldintza betetzen ez zuten

neurrian.

Hiru denbora tarte horiek argi edukitzea eta zergatik aplikatzen zituzten argi edukitzea

nahi nuen. Metalaren malgutasuna ikusi zezatela nahi nuen ere. Hau da, Metalaren

gaitasunak gauzak eta egoerak argitu eta forma eman nahi die, baina ez zorrotzegi,

denbora-tarte nahiko onargarria uzten dugu aldaketak emateko. Horrenbestez, hiru tempo

horiek izango ziren formazio-saioaren ardatzetako bat; ez bakarra, baina bai garrantzitsua

eta interesgarria.

Saio horiei honako itxura eman nien. Goian aipatutako azalpenak emango nizkien eta

gero suspertzaileek Koadrila Saio bat antzeztu beharko zuten, hau da, gaztetxoei nola

igorriko lizkioketen mezuak, ze tonuan... Ondoren, hezitzaile bakoitzak eduki zituen

sentsazioen inguruan arituko ginen: zer iruditzen zitzaion hori guztia, nola sentitu zen, nola

ikusi zituzten besteak... Argi nuen, gainera, eraginkorragoa zela arauren kontua zehaztea

Koadrila Saioetan, tailerretan maiz eta sarri euskaraz hitz egin behar zutela gogoratzea

baino. Puntu hori oso garrantzitsua zen. Zergatik? Bada, gakoa ez zelako gazteak euskaraz

hitz egin zezatela behartzea, Metalak ez du behartzeko grina eta indarrik, ezaugarri hori

Egurrarena da. Metalak, eta bide batez ni neu ere, egiten zuen gauza bakarra da

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!