26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 248

12. GRAFIKOA: Metalaren kalitatearen abiapuntua eta katea:

NI

HEZITZAILEAK

GAZTEAK

Oinarrizkotzat jotzen nuen hezitzaileek nire eta proiektuaren arduradunon erabakia

ulertzea; izan ere, jarritako epean baldintza ez bazen betetzen, tailerretan euskaraz nagusi

ez bazen egiten eta kide guztiak, eraketa mailako jarraipena egiteari utziko zen. Kuadrillategi

ikerketa proiektu bezala amaituta egongo zen, ikerketaren izaera bera ematen zioten

ezaugarrietara iritsi ez zelako. Argi zegoen horrek guztiak bai hezitzaileengan, baita

gazteengan ere eragina zuela. Alde batetik, suspertzaileak ziren araua betearazi behar

zutenak, eta bestetik, gaztetxoak ziren bete behar zutenak, eta hori egin ezean lekurik ez

lukete edukiko egitasmoan. Beste aldetik, ez nekien egitasmoa bertan behera gelditzearen

balizko aukeraren aurrean, udaletxeek zer-nolako jarrera hartuko zuten, baina ez nuen uste

hori premiazkoa zenik; ez nintzen hasi pentsatzen nola burutu nezakeen formazioesperientzia

beste egitasmo batean, nahiz eta Kuadrillategi buka zitekeen, nik egitasmo

horretan buru nahi nuelako nire ikerlana.

Egoera nahikoa latza zirudien arren, nik ez nuen horrela ikusten, alde batetik, nire

baikortasunak esaten zidalako proiektuak bere baldintzak betetzera irits zitekeela, eta

bestetik, ereduaren baliagarritasuna ikusteko aukera berri bat zabaltzen zela.

Argi nuen suspertzaileei gogorra egingo zitzaiela hori guztia; izan ere, lasaitasuna apur

bat eskuratu eta gero etengabeko formazioaren hasierako saioetan, euren prozesuan

Metalaren alorra sartu nahi nuen, eta aztertu genuen bezala, hezitzaile guztiei oso-oso latza

suertatzeen zitzaien berau gazteekin aplikatzea. Egitasmoa utziko zutenaren beldurra hor

jarraitzen zuen, oso sendo gainera; beraz, Metalak hezitzaileak mugiarazteko nahiko izango

ote zen ikusteke zegoen. Ahaztu gabe jakina harreman-trebetasun horren zorroztasuna

lehen-lehenik egitasmoaren arduradunek eta nik neu jartzen geniola geure buruei, horixe zen

katearen hasiera. Bereiztearen alderdiekin lotura zuen trebetasuna aplikazioa zuzenzuzenean

bizitzeko eta esperimentatzeko aukera nuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!