26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 14

Horregatik guztiagatik, uste dugu heziketa unean bakoitzak dituen ezaugarrietara

egokitzeak hezitzaile ororen oinarrizko trebetasuna izan behar duela, hau da, norberak

egoerari buruz egiten duen interpretazioaren arabera jokatzea. Hortaz, argi dago, esan

dugun legez, hezitzaileak erabaki behar duela zer den ona eta zer ez (ikuspegi etikoa), bere

zeregina hezitzailea izan dadin. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi teoria eta teknika

alboratu behar ditugunik. Teoriaren bidez, hainbat ezagutza erabiltzen ditugu, eta euren

erabilera erreflexiboa egiten dugu. Teknikak ere garrantzitsuak dira; izan ere, hezitzaileak

dituen zenbait tresna eta prozedura ezagutzea eta erabiltzen jakitea beharrezkoa baita,

aurkituko duen egoerari modu sistematizatuan, ordenatuan eta antolatuan aurre egiteko.

2.2.3. Heziketa unea pertsonen arteko harremana da

Aurreko puntuan heziketa unearen harreman-izaera begiztatzeko aukera izan badugu ere,

ezaugarri horretan sakontzea nahi dugu orain, hainbat ideia garatzea beharrezkotzat jotzen

baitugu heziketa unearen nolakotasuna ongi ulertze aldera. Azpimarratu nahi duguna da

hezkuntzaren alderdi pertsonala, non gizabanakook harremanetan jartzen garen elkarri

eragiteko. Esan bezala, une jakin horretan, gainera, ez dira agertzen soilik hezitzailearen

jakintza teorikoa eta ezagupen teknikoa, baizik eta pertsona bere osotasunean erlazionatzen

da bestearekin. Hau da, modu batera edo bestera, hezkuntza-ekintzan beti agertzen dira

norbanakoaren ezaugarri pertsonalak; hots, erlazioa beti eraikitzen dugu gure harremantrebetasunen

arabera, eta horiek, batez ere, heziketa uneak duen izaera praktikoagatik

agertzen dira, hau da, iragarri ezinak, dinamikoak, aldakorrak, berriak eta ustekabekoak

diren egoerengatik.

2.2.3.1. Gizakiaren izaera soziala

Argi dago elkarrekintza gizakion eguneroko bizitzaren berezko ezaugarri dela, eta hortaz,

hezkuntzaren beraren ezaugarria dela ere esan dezakegu. Gizakia izaki soziala delako

sortzen dira harremanak; izan ere, beste pertsonekin harremanetan jarriz eta elkarri eraginez

osatzen du bere existentzia eta ulertzen du mundua gizakiak. Funtsean eta esentzian,

gizakia talde-izakia da. Zenbait ildo soziologikok diote giza ekintza fenomenoak ulertzeko eta

aintzat hartzeko talde fenomenoa aztertzea giltzarria dela. Horientzat, gizartea beraien

artean erlazionaturik dauden gizabanakoz osaturik dago. Gizartea ehun moduko bat izango

litzateke; sistema bat, non molekulak edo parte-hartzaileak norbanakoak izango liratekeen,

betiere unitatea indibiduoa izan beharrean, gutxienez, bikotea litzatekelarik; hau da,

harremanetarako behar den gutxieneko kopurua bikoa izango litzateke. Durkheim dugu

gizakiaren izaera soziala indibiduala baino gehiago defendatzen duen korronte

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!