26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 246

Horri guztiorri hasierako diagnostikoa bukatu ostean ekin nion, handik ateratako ondorio

edo lan-ildo garbi bat izan zelako; beraz, otsailaren bukaera eta martxoaren hasieran heldu

nion aferari. Honako proposamena luzatu nien hezitzaile guztiei.

Tailerretan euskara hutsez hitz egiteko epea Aste Santuak eta gerorako jarri nuen

egitasmoko arduradunekin hitzartu ostean; hots, hilabete eta erdiko epea bazuten bai

suspertzaileek baita gazteek ere egoera aldatzeko. Oporretatik bueltan egoera berraztertuko

genuen, eta ikusiko egoera nola zegoen. Data horretan ezarri nuen muga. Beraz, egoera

bideratzeko mugarria jarri nuen, epe jakin bat. Zer egin nuen horretarako? Bada, honako

urrats hauek jarraitzea deliberatu nuen.

Hezitzaileei esango nien proiektua bere ezaugarri espezifikoekin garatzeko ezinbestekoa

zela euskararen baldintza edo araua, eta hori betearazi edo bermatu egin behar zela.

Baldintza hori ezinbestekoa zela egitasmoak aurrera jarraitzeko. Zergatik? Bada,

Kuadrillategiko hipotesia zela, gaztetxoak tailerretan elkarrekin euskara hutsez aritzen

baziren, jokaera hori kalera pasako zutela. Berau betetzeko, edo gutxienez konprobatzeko,

baldintzak ez zirela ematen. Gainera erdarazko hizkuntza jokaera tailerretan gailentzen

bazen tailerretan, hori gero eta zailagoa zela iraultzen, eta herrietan Kuadrillategin parte

hartzeko euskaraz hitz egin behar ez zenaren hautematea zabal zitekeela gazteen artean.

Horrela, eta hau nahiko gordina bazen ere, hala sentitu nuen nik: Kuadrillategi proiektua bere

horretan ez zela jaio herrietan. Diseinuaren baldintzak bermatu behar zutenak hezitzaileak

ziren, beraz, hori guztia oso lotuta zegoen norberaren indar, trebetasun eta kalitateekin, hau

da, heziketaren eta formazioaren alorretik arras garrantzitsua zen bizitzen ari ginen unea,

suspertzaileek lanean ari ziren egitasmoa egitasmo zehatz hura izan zedin eta ez beste bat

arau jakin bat bete arazi behar zutelako. Bost elementuen ereduaren arabera Metalaren

kalitatea guztiz garrantzitsua zen kinka horretan, mugaren kontzeptuagatik.

Esan gabe doa arauaren kontua hezitzaileek ezagutzen zutela, iraileko ikastaroaren

hasieran esan zitzaielako. Baita gaztetxoak ere beraiekin ikasturte hasieran egin negoziazio

bileretan aipatu zitzaielako eta garbi utzi ere. Kontua zen proiektua ordura arte kontrol barik

egon eta gero, egitasmoari jatorrizko itxura eta forma eman behar zitzaiola.

Horrenbestez, egoera bideratzeko eta araua betearazteko hezitzaileek nahi zuten edo

eskuenera zuten indarretik abia zitezkeen. Nolanahi ere, errepasoa egin nahi nuen ordura

arte ea zein indarretik saiatu ziren ikusteko. Saiatu, saiatu zirelako, hau guztia ez zen kontu

berria suspertzaileentzat, eta balorazioetan aipatu bezala eta hasierako prestakuntzasaioetan

ere, euskaraz hitz egiteko araua betearazten saiatzen aritu ziren. Beraz, horren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!