26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 245

4.5.2.1. Egitasmoaren baldintzak bermatzea

Prozesu osoan zehar ohartzen ari nintzen hezitzailek egitasmoak eskatzen zituen eta

ezinbestekoak ziren baldintzak betetzeko arazoak zituztela. Hori beraiek bazekiten. Beraz,

arazo baten aurrean aurkitzen gienen. Nire aburuz, bereziteko joerarekin lotuta zegoen

kalitatearen agerpenarekin (Metala) zuten arazoarekin topo egin genuen bete-betean.

Hezitzaileak lanean ari ziren proiektuko baldintzak ez ziren betetzen, eta ezinbestean horiek

bermatu behar ziren. Kuadrillategi egitasmoaren hasieran hezitzaileak bizitako nora ezaren

isla garbia zen hura; izan ere, tailerretan gaztetxoek ez zuten proiektuaren oinarrizko araua

betetzen, ezta hezitzaileka bete arazten ere, hau da, tailerretan euskaraz hitz egin behar

zela, horixe bera azaldu zitzaielako suspertzaileei hasierako ikastaroan, eta horiek

gaztetxoei proiektuarekin hasi baino lehen. Dena dela, horren gaineko kontrolik ez egotea

gaztetxoen ohiko hizkuntza-jokaerak nagusitu ziren tailerretan. Beraz, eskuhartu beharra

zegoen. Ardura eta arreta handia sortu zitzaien Kuadrillategiko arduradunei, baita niri ere;

izan ere, gaztetxoak tailerretan zeudenean euskaraz nagusi hitz egin behar zutenaren

baldintza betetzea ezinbestekoa zen proiektuaren diseinuan, Kuadrillategik zituen hizkuntza

eta ikerketa-xedeak betetze aldera. Horrela, herri bakar batean ere ez zen betetzen baldintza

hori, nahiz eta Aretxabaletan, Bergaran eta Deban oso gertu egon. Gainontzeko hiruretan,

aldiz, oso-oso urruti zeuden. Premiaz konpondu edo bideratu beharreko arazotzat edo

egoeratzat jo nuen nik egitasmoko arduradunekin batera. Lehengo hiruhilekoaren

euskararen erabileraren datuak Kuadrillategi barruan oso eskasak ziren, beraz. Bada, zer

egin nezakeen hain garrantzitsua zen egoera hori birbideratzeko? Datozen lerrotan saiatuko

agertuko dut zer-nolako prozedura erabiliko nuen prestakuntza-saioetan hezitzaileekin kontu

hori guztia lantzeko, eta egoera bideratzeko zeintzuk ziren nire proposamen praktikoak.

Horrekin batera, egoera honek zer-nolako ondorioak zekartzan niretzat, eta noski,

proiektuaren arduradunentzat.

Azpimarratu behar dut, formazioaren ikuspegitik alderdi oso garrantzitsua zela, bai

kalitateak edo energiak agertzen zirelako, bai eta egoera hura kalitate ezberdinekin bidera

eta konpon zitekeelako. Horretaz, gain proiektuaren beraren biziraupena kolokan zegoen,

jatorrizko egitasmoaren ezaugarriak berreskuratu ezean egitasmoa erabat desitxuratu

zitekeen eta bertan behera geratu. Horrekin batera, noski, formazioaren alderdia ere. Beraz,

ez zen txantxetako kontua, garrantzia itzela zuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!