26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 244

nituen hasierako saio haiek. Orotara hamabi-hamalau bat izan ziren, eta konturatzeprozesua

izan zen. Hezitzaileak ohartu zirelako “nolakoa naiz ni tailerretan gaztetxoekin

nagoenenean?” galderari erantzuteko gai izan zirela, eta jakin ahal izan zuten esaten zein

kalitate agertzen zuten gaztetxoekin. Konturatu ziren euren lan pedagogikoaren kalitateaz.

Konturatze hori funtsezkoa zen gero aldaketak eta hobekuntzak abiarazteko formazioprozesuan.

Ez zen nahikoa, baina bai abiapuntu bikaina.

Baina, oraindik ez ziren hasi esperimentatzen eta aplikatzen ereduaren baliagarritasuna

tailerretan gaztetxoekin. Oraindik ez ginen ereduaren ahalmen pedagogikoak bere horretan

ustiatzen hasi, hezitzaile bakoitzak tailerretan bizi zuen egoera aldatzeko ahaleginik ez

genuelako egin. Ikuspegi estatikoa izan genuen hasierako saioetan, eta garaia zen

dinamikoa eta eraldatzailea aplikatzeko. Orduantxe zen mementoa, beraz; behien

interpretazioa egin ostean aldaketak eta hobekuntzak egiteko unea zen.

Denborak eskaintzen duen talaiatik aztertuta eta oraingo interpretazioari helduta nire

jokaera razionalegia izan zela argi eta garbi ikusten dut. Aipatu bezala gorputz ariketak egin

genituen, baina saioen hiru laurdenak gutxienez hizketan pasa genituen. Gogoeta egiten.

Dena den, hori ulertzeko orduko testuingurua ulertu behar da ere; izan ere, jokatu nuen

moduan jokatu nuelako hezitzaileak lasaitu zien eta sostengua eman nien. Seguruenera batbatean

gorputz ariketak egiten hasi izan banintz jauzi ikaragarria sortuko nuen, une horretan

hezitzaileak behar zutena lasaitasuna, patxada eta laguntza baitzen. Beraz, nire aburuz,

nahiko ongi jokatu nuen bide esperientzialari berriro heltzeko oinarriak ezarri nituelako,

zenbait hezitzaile gogotsu ikusi nituelako iraileko metodologiari berriro heltzeko, eta

aurrerapausoak lortu genituelako: hasierako bi hilabeteetako inertzia eta ezinegona gelditzea

eta praktika pedagogikoa aztertzeko bost elementuetatik abiatzea.

Modu honetan jaso zuen behatzaileak:

“ Nik uste dut ari gatzaizkiela ematen diagnostikoa egiteko modu bat. Balio zaiela edozer

gauzetarako. Diagnostiko honek ematen dizkizu hutsuneka, eta, bide batez, eskaintzen dizkizu

lan-ildoak. Eta nik uste dut oraindik ez direla gai modu autonomoan egiteko, baina bidean daude”

(Behatzailea, 7. formazio-saioa)

Egoera horrek guztiak saioekiko hautematea aldatu zuen, ordutik aurrera hezitzaileak

prest eta gogotsu azaltzen ziren formazio-saioari ekiteko. Etengabeko formazioaren

hasierako saioen ostean lotu egin ziren saioetara, eta, esan nezake, beraz, formazioaren

bidea berriro abian jarri nuela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!