26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 243

ondo. Formazioaren muinean jo ahal izan nuela; izan ere, euren buruen erradiografia

moduko bat egin ahal izan zuten. Hezitzaileek zeramaten abiadura handia gelditzea eta

norbanakoaren estiloa bost trebetasunen arabera aztertzea, horiek identifikatzea, eta alderdi

ahulak eta indartsuak zein ziren ikustea asko lagundu zien. Alde horretatik Lurra eskuratu

zuten: hezitzaileek zeramaten erritmo bizi hori gelditzeko aukera izan zuten, eta beraien

buruari galdetzeko ea nolakoak ziren tailerretan, zein indar agertzen zituzten.

Nolanahi ere, zenbait hezitzailek zalantzak bazituzten kalitate baten edo besteren

agerpena zehazterako orduan, baina denek nahiko ongi zirriborratu zuten euren

trebetasunen azalpena. Hona hemen Demelsaren hitzak horren inguruan:

“Identifikatu ditudanez (bost trebetasunen agerpena), pila bat lagundu dit. Bestela zu hasten zara

gazteekin, ba nik begirale bezala lan egin dudanean, dinamizazio-estilo horiek nik ez ditut inoiz

landu, eta horretan, nik uste dut, asko lagundu didala” (Demelsa Gómez 2. elkarrizketa).

Hori oso garrantzitsua izan zen, hezitzaileek lehen aldikoz euren praktika

pedagogikoaren gaineko azterketa eta irakurketa zehatza egiten hasi zirelako. Beraz,

hasierako bi hileetan esperimentatutako urduritasunak, beldurra eta abar, askoz sakonago

aztertu genituen, eredua erabili genuelako, eta horixe mugarri garrantzitsu bat izan zen

formazioari begira. Lehen aldiz erabili zuten eredua beraien heziketa estiloaren gakoak

argitzeko. Oso idazki sendoak, trinkoak eta sakonak egin zituzten, eta, horrekin batera

hasierako bizpahiru saioetan erabat murgildu ginen hezitzaile bakoitzaren estiloaren

azterketan.

4.5.2. Harreman-trebetasunen lanketa esperientziala:

aurrerapausoak

Nolanahi ere, ikuspegi razionala gailentzen zen formazio-saioetan eta hori gainditu

behar nuenaren uste sendoa nuen hezitzaileek aurrerapausoak eman zitzaten. Irailean

bezala, bide esperientziala aktibatzea behar-beharrezkoa ikusten nuen formazioan

sakontzeko.

Ordura artekoa modu razionalean landu genuen, eta ongi egon zen suspertzaile

bakoitzak tailerretan egiten zuen trebetasun egoera eta agerpenaren nolakotasuna

ordenatzeko eta sailkatzeko, bost kalitateen ereduaren arabera. Beraz, ikusi dugunez,

hezitzaileek ordura arte gazteekin agertzen zuten jokaeraren eta harremanen kalitateen

nondik norakoa aztertzeko aukera izan nuen. Egindakoak eginda ere, positibotzat baloratu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!