26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 242

Herri bakoitzeko suspertzaileekin egin hasierako bizpahiru saioetan, orotara, hamalau

bat saio, formazioaren ildoaren berrezarpena izan zen. Hezitzaile bakoitzarekin batera euren

estiloaren gakoen gainean bost elementuen ereduaren arabera egindako azterketak eta

interpretazioak urria eta abenduko indarra gelditu zuen. Orain, behintzat, suspertzaileekin

egiten nituen bilerak formazio-saioak ziren. Bost puntu hauetan laburbilduko nuke honaino

lortutakoa:

1) Tailerretan hezitzaileek zer trebetasunen arabera lan egiten zuten aztertzeko saioak

oso emankorrak izan ziren, lehen aldikoz suspertzaileek euren lanari buruz

arakatzeko eta hitz egiteko aukera zutelako.

2) Hezitzaileak ohartu ziren euren hezkuntza-jarduera bost harremanbideen bidez azter

zitekeela, hau da, elementuen bidez norbanakoaren dinamizazio-estiloan sakontzerik

bazegoela. Hezitzaileek praktikan pedagogikoan bertan –tailerretan- eta maila

pertsonalean, agertzen zituzten alderdi ahulak eta indartsuak argitzeko eta

identifikatzeko oso baliagarriak izan ziren saioak, horrekin batera, langai zeuden

sentsibilitateak zeintzuk ziren antzemateko ere.

3) Formazio-saioak hezitzaileen formazio-gunea izatea bidean jarri nituen, ohartu

baitziren hortxe kokatzen zela, hezitzaile gisa, euren garapenerako lekua.

4) Saiook argitasuna eman zieten hezitzaileei, ikusi zutelako norberak zein indarren

arabera lan egiten duen.

5) Sostengua eman nien nire presentziarekin eta, batez ere, jarrerarekin eta eurek apur

bat lasaitu ziren.

Hala eta guztiz ere, ordura arte egindakoa ez zen aldaketa esanguratsuak eta

nabarmenak marrazteko bidean, zerbait gehiago falta zen. Esan nahi dudana da norberak

zein trebetasun eta indarrak azaltzen zituen aztertzean, formazioaren bideari heldu niola

berriro. Hori ongi zegoen, eta pozik geratu nintzen erdietsitakoarekin. Bost kalitateen eredua

hasi ginen berriro erabiltzen eta hezkuntza-praktika ezarri genuen saioan erdigune. Baina

tailerretan, gehienetan hezitzaile bakoitzaren inertziek zirauten. Esan nahi baita hezitzaile

bakoitzaren azterketa sakon eta zorrotza egin genuela elkarrekin, hori ontzat eta

interesgarritzat jo nuen, baina esku-hartze zuzena falta zen nire aldetik: zer egin hezitzaileen

formazioan aurrerapenak gertatzeko eta, bide batez, tailerretako harremanen kalitatea

areagotzeko. Nire aburuz, hasieran baino egon arren, puntu eta egoera onean ginen. Oso

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!