26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 241

bere trebetasunen gainean hitz egin edo arakatzeko orduan, nahiz eta idazti sakona egin.

Hortik harantzago joateko gogo handirik ez zuen erakusten.

Aipagarria da Aritz eta Maiterekin izan nuen saioa, non ordura arteko dinamika zein izan

zen ongi asko jabetu nintzen, baita handik aurrerakoa nolakoa izango zen ere. Lehenik,

arazoak eduki genituen saioren ordutegia finkatzeko, eta oso ordu desegokian geratu ginen,

gaueko bederatzietan, hain zuzen ere, Aritzek lehenago ezin zuelako,. Alde batetik,

Andoaingo egitasmoak orduraino eduki gorabeherak nabaritzen nituen euren hitz eta

jarreretan. Gazte talde batekin hasi ziren, baina horiek utzi egin zuten, eta beste berri bat

hasi zen. Horrekin batera, udaletxea ez zegoen oso gustura gazte kopuruarekin (hamar bat

gazte baino ez ziren agertzen eta asistentzia ez zen egonkorra) eta hamaika bilera egin

zituzten egoera bideratzeko. Ezegonkortasun handian ari ziren hezitzaileak. Horri guztiorri

gehitu behar zaio Aritz irakaskuntzan lanean hasi zela, eta bai tailerrak prestatzeko eta bai

formazio-saioetan agertzeko ere arazoak zituela, nahiz eta horietara azaldu nahi izan. Aritz

eta Maiterekin egin hasierako saioak nahasi samarrak izan ziren gainera. Eurek gazteekin

biltzen ziren egoitzan egin genuen, bertan iraileko ikastaroa burutu genuen ere, baina hori ez

zen nahikoa izan hezitzaileengan sentsazio onak sortzeko. Saio hura eten asko eduki zituen

telefonoa etengabean jo zuelako. Nolanahi ere, nire proposamen azaldu eta galdetegia bete

zuten. Aritz gogotsu eta interesatuta ikusi nuen, Maite, aldiz, arreta gutxirekin. Burumakur

atera nintzen. Beste hezitzaileek ez bezala beraien arteko harreman hotza zela ikusten

nuen, hezitzaileen arteko lan talderik ez zegoela sumatu nuen, eta hori oso garrantzitsua

zen, bai formazioari begira baita egitasmoaren kalitateari begira. Formazio bide korapilotsua

izango nuela pèntsatzen nuen bai Maiterekin baita Aritzekin ere.

Oso bestelakoa zen Nereak eta Jonek eman zidaten inpresioa. Aipagarri da biek agertu

zuten interesa. Oso poliki eta ongi hausnartuz bete zuten galdetegia, neurri handi batean,

norberak gazteen aurrean nola agertzen zenaren lehengo gogoeta egiteak asko poztu

zituen, eta beraien praktikaren inguruan gehiago sakontzeko gogoz aurkitu nituen. Egiari zor,

Jone eta Ierarekin egin hasierako bi saioetan Jon oso gustura egon zela, bere esperientziari

buruz hitz egiteak eta ni arretatsu entzuteak biziki eskertu zuen:

Jonek oso ongi barneratu zuen dinamizazio-estiloaren nolakotasunaren azterketa, baita

Nerea Elíasek ere. Beraiekin garatutako hasierako saioak intentsitate handikoak izan ziren.

Ez zen kasualitatea gainera, bi suspertzaile horiek izan zirelako hasierako formazio

ikastaroan eredua ongien esperimentatu eta jaso zutenak, beraz, berriro konektatu zuten

beraien esperientziarekin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!