26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 240

4.5.1.3. Hezitzaileak euren burua hezkuntza bitartekotzat

hartzen hasi ziren

Urtarrila eta otsaileko urrats haietan suspertzaileek gauza berri bezain garrantzitsua

esperimentatzen hasi ziren: saioak eurentzako zirela, beraien lana baloratuta zegoela, eta

horixe zela, hain zuzen ere, gehien bat interesatzen zitzaidana. Hezitzaileen lanari garrantzia

eman nien, eta hori sentitu eta eskertu zuten. Hori oso garrantzitsua izan zen; izan ere,

formazio-saioetan ez genuen hitz egiten eta ez ginen aritzen teoria orokorren inguruan

pertsona jakinetaz baizik. Pertsona horien kezka eta egoera jakinetaz, hain zuzen ere. Noski

bost kalitateen ereduaz baliatzen nintzela: Lurra, Sua, Egurra, Metala eta Ura, baina ez

modu orokorrean eta abstraktuan, hezitzaile bakoitzaren Suaren, Lurraren, Egurraren,

Metalaren eta Uraren agerpenaren kalitateren inguruan baizik. Erabat funtsezkoa izan zen

hori. Jarreraz eta hitzez adierazi bainien suspertzaileak beraiek zirela formazioaren muina

eta zentzua ematen ziotenak. Teorizazio orokorrerako tarte txikia hartzen nuen, une

horretako pertsonak interesatzen zitzaizkidan. Modu argi honen bidez jaso zuen

behatzaielak:

“Mamitsua, mamitsua. Gainera gaur izan da Jon, eta ez zegoen teorizaziorik, hemen gaur dena

izan da Jon, Jon eta Jon”. (Behatzailea, 9. formazio-saioa)

Etengabeko formazio-saioen ibilbide guztia oso lotuta egiten nuen haiek esandakoari, eta

horrek indar handia ematen zion formazio-prozesuari. Horixe zen fokua eurengana

edukitzea, eta ez gazteengan edo beste eragileengan. Bide oparotzat jo nuen hura,

zalantzarik gabe, hezitzaileak erabat bat egiten zutelako saioarekin, bertan zeuden gogo eta

gorputzez, eta ez soilik bere azterketa eta trebetasunen nolakotasuna arakatzen ari zena

soilik, besteak ere, ondokoaren hitzak eta bizipenak entzutea, oso baliagarriak baitziren

norberarenak ulertzeko. Hasiera batean, hezitzaileentzat ez zen gauza samurra euren

buruari buruz hitz egitea eta beraien jokaera aztertzea besteen aurrean, baina inork ez zen

agertu horregatik haserre edo deseroso. Horrekin batera, edozein zalantza edo agerbide

nahi bazuten galdetzeko esaten nien, baita zerbait esatekorik bazuten ere, nahiz eta euren

ustez aipagarria ez izan.

Ibonek eta Aloñak interesgarritzat hartu zuten bide berriari ekiteko aukera, eta Maialen,

Leire eta Demelsak ere gustura hartu zuten proposamena, baita Ierak ere, irailean

landutakoaren garapen naturala eta beharrezkotzat jo zuten hori guztia. Iraileko formaziosaioen

sentsazioak erreskatatu zituzten, nahiz eta Nerearenak eta Ierarenak ez izan erabat

onak. Iera, esaterako, apal samar azaldu zen hasierako bileretan, nagia nabaritzen zitzaion

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!