26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 239

“Astronautaren jokoak pila bat balio du. Lasaitasun handia sentitzen dute suspertzaileek.

Gertakari inportanteak: hasiera Amaia urduri zegoen. Bazeukan lepo luzeko jertsea eta bere

aurpegi osoa estali egiten zuen zuk galderak egiten zenituen bakoitzean. Benetan zegoen urduri,

uf!, epaiaren beldur... baina bai sentitzen zen biluztuta eta ari zen, nolabait, bere burua estaltzen,

bere burua janzten. Ezin zion horri eutsi. Aurrera egin ahala lasaitu da pila bat, eta zuk jokatu

duzu beti bezala, ez duzu ezberdin jokatu, nik uste dut diferentzia izan da berak nola hartu duen

kontua. Eta bai, sentitu da biluztuta epaiaren beldurrez, baina hori izan da hasieran. Nahiko

denbora luzea eman du egoera horretan, nik sumatu diot (...) hasieran gero pasa da lotsara

“Jesus ze gauza polittak esaten dituzu nitaz!” Eta ya azkenean lasai, jertsea eta dena kendu du,

utzi dio aurpegia estaltzeari eta galdera guztiei erantzuten zien patxadago, lasaitasun handiagoz,

eta hori izanda bilakaera. Eta bilakaera horren gakoak? Nik uste dut besteetan agertu duzun

jarrera hori, ez? Beti modu baikor batez, positiboan, etengabe egiten zenituen aipamenak: “Hau

interesgarria da”, “Hau oso ondo dago”, “Oso ondo azaldu duzu “, beti positibo. Inoiz ez zenuen

esaten ondo edo gaizki. Beti zen “Hala da”, “Hala agertu zara, ezta? Oso ondo”. Inoiz ez da izan

“Horrela agertu behar zinen!!!”. Ez, ez. Da “Horrela agertzen zara?”, “Bai”, “Ongi ulertu dut?”,

“Bai”. Gainera da “ea ondo ulertu dudan”, eta oso ondo. Horrek lasaitu egiten ditu. Uxatu egiten du

epaitu izatearen beldur hori, benetan epaituak sentitzeari uzten diotelako. Hasieran idazkia

epaiketa batekin edo azterketa batekin lotzen dute, eta saioan aurrera egin hala konturatzen dira

epairik ez dagoela, dela azterketa sakon bat. Biluztu egiten dira, ez daude ohituta. Aurrera egin

hala Amaia Lurra hartzen joan da, eta gustura joan da erantzuten. Elementu positiboak agertzen

dituzu, eta horrek onurak dakarzkio saioari” (Behatzailea, 7. formazio-saioa)

Horrekin esan nahi dudana da berehala ohartu nintzela ni eta hezitzaileen arteko

harremanaren kalitatean ere formazioaren gakoetako bat egon zitekeela, horri esker

gorputza ariketak giro lasai, gozo, emankorrago eta egokiago batean egin genitzakeen.

Aldiz, harremana hotza edota epela bazen oztopo bilakatuko zen. Horrexegatik, arestian

aipatutako ezaugarri horiek bermatzea, edota, formazioan nik agertzea oso garrantzitsutzat

jotzen nituen. Jonek, esaterako, funtsezkotzat jotzen zuen beraiek eta nire arteko harremana

bere formaziobidean. Modu horretan hiru ezaugarri ari ziren eratzen Jon, Iera eta nire arteko

erlazioan:

- Oso gertu sentitzen nituen. Giro beroa zegoen saioetan. Nhaiz eta gai sakonak izan,

umorea eta alaitasuna ez ziren falta.

- Ez nituen epaitzen. Ziren bezalakoak agertzeko aukera ematen nien.

- Jon eta Iera oso zintzo agertzen ziren nire aurrean. Ez zuten ezkutuko mezurik gordetzen.

Hiru ezaugarri horike elkarri elikatzen zioten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!