26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 238

Hastapeneko saio haietan gorputz ariketa bat egin genuen (astronautaren ariketa, ikus A

agiria), eta horrek saioetan egoteko lasaitasun eman zien. Lurra esperimentatzeko ariketa

zen hura. Saioaren hasieran egin genuen, hezitzaileen gorputza lasai eta patxadaz egon

zedin. Horri esker, iraileko ikastaroko kutsua hartu genuen berriro, eta bestetik, saioak

formazioan zentratzeko balio izan zuten. Gorputzaren jarrera garrantzitsua zen, eta ariketa

horren bidez, lasaitasuna esperimentatzera iritsi ziren. Esan nahi dudana, “lasai egon

zaitezte” hitzez eta modu razional batean adierazi beharrean, gorputzaren bidea hautatu

nuela, eta emaitza onak lortu nituen, oro har, patxadaz aritu zirelako. Hasiera batean,

hezitzaileei apur bat kosta zitzaien berriro iraileko bidea hartzea, baina berehala

lasaitasunaren sentsazioa gorputzean sentitu zutenean, ariketa aurrera jarrai zezan utzi

zuten.

Guztientzako oso ariketa aproposa eta aberasgarria izan. Buru belarri sartu nintzen

ariketan, benetan adierazi nahi nuena zen ariketak balioa zuela, ez zela joko hutsa. Gustura

aritu ziren, hala sumatu nuen, hala esan zidaten, eta behatzaileak modu berean hauteman

zuen ere. Ikus nola jaso zuen Beasainen egin saioan:

“Ariketa egiten aritu diren bitartean oso gustura ikusi ditut. Urduritasunak bazituzten, baina oso

Lurreko urduritasuna zena. Urduri zeuden, baina, aldi berean, konfiantza osoa zeukaten egiten ari

zarenari buruz. Bai. Oso gustura, eta gainera erne bere buruarekin, eta zuk galdetu izan

diezunean “Nola zaudete?”, “Zer sentitu duzue?”, haiek gai izan dira esateko hasieran nola

zeuden, bukaeran eta abar. Baina bai ikusi izan dudana lasai zeudela, eta zure eskuetan jarri

direla (...) Nik uste dut ariketa bera oso Lurrekoa dela. Egia da Lurraren ariketa bat Egurrez edo

beste indarrez egin daitekeela, baina nik uste dut izan dela Lurrarentzako ariketa bat eta Lurraren

energiarekin egindakoa. Horrek asko lagundu du zuk agertu duzun patxada, agertu duzun

argitasuna, ez zegoen huts egiteko arriskurik, oso argia zen kontua... Bai. Erabili duzun ahotsa,

lasai. Pixkanaka-pixkanaka ere zure ahotsa ere bolumenaz gutxitzen joan zara (...) Erabateko

patxada, eta haiek horretan egon direla, benetan Lurrean. Lurrean egon direla, eta hori, nik uste

dut, lortu egin dela ariketa horren bitartez” (Behatzailea, 7. jarripen-bilera)

Horrek, gainera, ez zuen garrantzia alderdi korporaletik bakarrik, etengabeko formazioa

irailekoaren segida zela euren larrutan ikusteko ere, hau da, irailean irekitako bideari

jarraituko geniola.

Horretaz gain, hezitzaileen statusa goratzen nuen, eta modu baikor eta positiboan

mintzatzen nintzaien. Hori guztia modu bikain batez agertu zidan behatzaileak, datozen

hitzotan oso ongi ikusten da hau guztia, Amaiaren dinamizazio-estiloaren gako nagusietan

sakondu nuenekoa:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!