26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 13

2.2.2. Heziketa unearen izaera praktikoa

Hezkuntza-praktikaren oinarrizko ezaugarria zera da, hezitzaileak praktikan bertan

murgilduta dagoenean, uneoro eta etengabe erabaki eta aukeratu behar izatea. Hezitzaileak

egiten duena balio berriak erdiestera bideratuta dago; izan ere, erabakiak hartzeko irizpideak

etikoak dira (Elliott, 1990; Stenhouse, 1987). Hargatik esaten dugu hezkuntzarako trebezia

egoera jakin bateko une praktikoan agertzen dela, hezitzaileak zer egin erabaki behar duen

mementoan.

Funtsean, hezkuntza izaera praktikoa duen diziplina da (Carr eta Kemiss, 1988; Carr,

1989; Elliott, 1990, 1993; Schön, 1992); eta, bidenabar, hezitzailearen lana ere praktikoa

izanen da. Beste era batera esanda, heziketaren esparruan sortzen zaizkigun arazoak ez

dira ebazten ezagutza berri baten aurkikuntzarekin, bai ordea ekintza-lerro jakin batzuk

hautatuz eta horiek gauzatuz. Hezitzaileak bere eguneroko zeregin pedagogikoan aurre egin

behar dien arazoei; hots, arazo praktikoak, zer egin behar denari buruzko arazoak dira, eta

bere soluzioa zerbait egitean aurkitzen du.

Aristoteleri jarraituz, deliberazioa eta erabaki-hartze egokia phronesis edo ezagutza

praktikoaren baitan dago, hau da, egoera zehatz baten aurrean zein printzipio aplikatu behar

den jakitearen bertutea. Beste hitz batzuetan esanda, zer egin behar denaren gaineko

ezagutza. Phronesis edo ezagutza praktikoak hezitzailea bere egitekoaren arduradun morala

bihurtzen du; ongiaren jakintza bera, eta une jakin bakoitzean ongi jakin horren adierazpen

egokia zein den antzemateko gaitasuna konbinatzen dituelako.

Hortaz, zera esan dezakegu:

1. Hezitzaileak, oro har (irakasleak, kale hezitzaileak, gurasoak...), arazo praktikoen

aurrean topatzen dira, eta zer egin behar den erabaki behar dute.

2. Arazo praktikoek egoera jakin eta zehatzetara zuzendutako irtenbideak eskatzen

dituzte: singularrak, egoera espezifikora atxikitutakoak eta iragarri ezinak diren

gertaerei aurre egingo dietenak.

Beraz:

“El conocimiento necesario para la acción pedagógica tiene que ser específico para la situación

concreta (...). Dicho de otra forma, la pedagogía es sensible al contexto” (Van Manen, 1998:63).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!