26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 237

hartzea, nik huts egiten badut tailerra kolokan jartzen dudalako eta horrek zama gehiegi

suposatuko luke niretzako”. Ongi. Eta, zergatik diozu beldurra tailerrean zerbait huts egiteak?

Gehiago garatu aipatu duzun ideia hori, jar ezazu adibide bat... eta zer sentitzen duzu

horrelakoetan eta nola agertzen zara?

Galdera gehiegitxo eta arrapaladan denak. Esan nahi dudana da, galdera-erantzun

moldeak ongi funtzionatzen zuela baldin eta hezitzaileei galderak banaka egiten banien, eta,

garrantzitsuagoa, pentsatzeko denbora ematen nienean. Orduan, lasai sentitzen ziren. Ez

bestela. Maialenekin agertu nuen jokaera okerra Leire, Aritz eta Maiterekin agertu nuen ere,

eta formaziorako nahi ez nituen ondorioak ekarri zituen. Sumatzen nuen lau hezitzaile horiek

euren burua eta jokaera hobeto ezagutzeko gogoa zutela, baina pittin bat neurriz kanpo

presionatu nituen, gehiegitan “Zergatik?” galdetu nien. Hots, Nereak eta Maitek bereziki,

zeuden puntutik bano harantzago joateko zailtasunak zituzten, seguruenera irailean

ereduaren elementuak ez zituztelako behar bezala eskuratu, eta nik halere saiatzen nintzen

informazio gehiago lortzen. Gehiegizkoa, zalantzarik gabe. Horrelakoetan, hezitzaileen

aurpegiek honako zerbait irudikatzen zuten: “Joe, berriro galdetzen didazu, esan dizut, bada,

ez dakidala!!”.

Formazioan ahalik eta urrutien joateko nire asmoan hezitzaileengan jarri behar nuen

presioaren kantitatea eta nolakotasuna zalantza asko sortu zizkidan esperientzia osoan

zehar. Etengabeko formazioaren hasieran zer-nolako izan zen ikusi dugu, eta prozesuan

zehar gehiagotan agertu zen. Hasiera-hasieratik ohartu nintzen neure jarrera formazioaren

arrakastaren eragile garrantzitsu bat izango zela, ni neu nintzelako formatzailearen

arduraduna.

Kasu horiek kenduta, aitortu behar dut hasierako itaunketa, eta bere forma, lagungarria

izan zela, hezitzaile guztiek saioan buru-belarri sartzen zirelako, nahiz eta batzuetan presio

apur bat ezarri:

“ Zure tonua batzutan erasokorra iruditzen zait; izan ere, batzutan galdetzaile-erantzule paperak

hartzen dituzue. Baina, hezitzaileek benetan sartzen dira... hezitzaileka daude “Ostras, hemen

gauza potoloak atertzen ari dira!” (...) Egia da erantzuten dute. Denek erantzuten dute dena, eta

galdera bihurritzen zenuenean erantzuten dute. Eta galdeketak bai eramaten duela sakoneko

gauzetara. Sakoneko gauzetara eta argitzera. Eta nik uste dut saioak aurrera egin hala gero eta

argiago. Abiapuntua egokia da, haien idazkietan oinarritzea. Ezin gara kexatu orain arteko

erantzunarekin, gauza pila bat atera dira!!” (Behatzailea. 10. formazio-saioa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!