26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 236

“Batetik zu oso lasai ikusi zaitut, patxadaz. Gainera noizbehinka esan diozu Larraitz Arandori “Ez

erantzun. Pentsatu eta gero erantzun”. Berari eman diozu denbora pentsatzeko eta erantzuteko

eta zuk zeu ere hartu duzu denbora eta patxada. Zentzu horretan oso ondo joan da” (Behatzailea.

10. formazio-saioa).

Horrela jokatzean, hezitzaileak ez ziren presionatuta eta bortxatuta sentitzen, hala nahi

nuen behinik behin. Erantzun azkarrak eta berehalakoak ez nituen jaso nahi, suspertzaileek

euren lan egiteko moduan pentsatzen gelditzeko nahi nuelako, eta modu horretan gogoeta

egiteko aukera ematen nien. Horren aurrean, hezitzaileak lasai eta gustura agertzen ziren,

hasiera batean saioei hartutako azterketa edo froga kutsua erabat baztertzen zutelako. Hona

hemen Aretxabaletan egindako saio baten ikuspegia, non behatzaileka oso ongi jasotzen

duen giroa:

“Haiek gustura. Oso abegikor, oso harrera onarekin. Izugarrizko Sua agertu duzu, esan nahi dut

alaitu duzula pila bat saioa. Irria egon da memento oro. Horrekin batera Lurra egon da saioan”

(Behatzailea. 10. formazio-saioa).

Saio alaiak egitea guztiz funtsezkoa zela iruditu zitzaidan. Ordura arte nahikoa tentsio eta

zurruntasun bizitzen ari ziren hezitzaileak, eta ni saioetara agertzea beste zama edo presiobide

bat gehiago izan zitekeela esperimenta zezaketen. Hortaz, hori erabat ezabatzea nahi

nuen, guztiz konbentzituta nengoelako formazioa distentsioa, lasaitasuna eta alaitasun giro

batean garatu behar zela; horrek ikerketarako eta norberaren azterketarako bidea irekiko

zuela. Nekez egin nezakeen bestela aurrera formazioarekin. Horrek ez du esan nahi barre

algarak soilik egon behar zirenik, ez noski. Baina hasierako saioa horiek epe berri baten

hasiera zela sentitu behar zuten, eta horretarako saioen tonua berria izan behar zuen ere.

Eta hala izan zen.

Nolanahi ere, galdera-erantzun ikuspegia gehiegi gailendu zitzaidan hasieran. Ez nuen

topatu euren dinamizazio-estiloan sakontzeko beste modurik, eta noizean behin apur bat

presionatu nituen suspertzaileak, euren gakoetan sakontzeko nire grinak eta jakin minak

gehiegitxo ziren beraientzat. Zenbaitetan, Beasaingo hezitzaileen kasuan, tonua

erasokorregia izan zen ere, hala eta guztiz ere, hezitzaileak saioan sartzen ziren, hau da,

euren trebetasunetan sakontzeko ahaleginak egiten zituzten. Hona hemen adibide ikusteko

zein zen nire jokaera. Modu honetan jokatu nuen Maialenekin (hitzez hitzekoa ez bada, asko

gerturatzen da):

Ongi da Nerea. Egurraren kalitatearen inguruan hauxe idatzi eta esaten duzu: “Tailerrak ondo

ateratzea gustuko dut, baina antolatzen jartzean ez zait gustatzen ardura garrantzitsuren bat

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!