26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 235

sartzeek eta ahuleziek, bertuteek bezainbeste interesatzen zidaten. Hau da, norbera

pertsona moduan ikustea eta senti zedila nahi nuen.

4.5.1.2. Prestakuntza-saioetan agertzen nuen estiloa

Bada, nola jokatu nuen hasierako saioetan? Horri erantzuteko funtsezko tresna izan zen

behatzailearen lana, etengabean nire jarrera eta jokaera oso fin aztertu zuelako. Zer-nola

agertzen nintzen etengabeko formazioaren hasierako saioetan jakin ahal izateko bere hitzera

jotzea besterik ez dago, horrekin batera ere, saioen nolakotasuna zein zen ere jakin

dezakegu.

Lehen-lehenik hezitzaileek lasai egon zitezen bermatu nahi nuen, jakin banekielako

norberaren trebetasunen inguruan hitz egitea, hau da, norberaren “gauzetaz” aritzea zaila

izaten zela, askoz errazago egiten zitzaien hezitzaileei ordura arteko hizketa gaiaren

inguruan aritzea: gazteak ez datozela, ekintzak prestatu behar dituztela... Hots, errazagoa

zen besteei buruz hitz egitea norberari buruz baino. Hortaz, argi nuen norberak bere

sentsibilitate eta lanaren inguruan hitz egiteko eta sakontzeko giro lasai eta erlaxatua eskaini

behar niela. Esan nahi dudana da formazio eta garapen pertsonalaren prozesu batek giro

atsegina, adikorra, gozoa, eta arretatsua behar zuela nahiz eta ez, tentsio giroan nekez

eman baitzitezkeen aurrerapausok hezitzaileen formazio-ibilbidean. Banekien hezitzaileak

proiektuarekiko zituzten hautemateak zirela-eta, edozein inpazientzia eta euren erritmoen

bortxaketa beraien auto azterketa prozesua eten zezakeela, eta formazioaren bilakaera eta

garapena herren gera zitekeela. Azken batean, egotearen alderdiekin lotutako kalitatea

(Lurra) gailentzen zen giroa eskaini nahi nien, konfiantza giroa; hortik abiatuz sakon, gara

eta iker nezakeelako dinamizazio-estiloen gakoetan.

Hori hitzez hain erraza dena agertzen, ekintzan azaldu behar nuen, formazio-saioetan,

alegia, hezitzaileek Lurraren kalitatea senti zezaten.

Bada, lehenik saioetan lasai agertzen nintzen. Egia esan, Lurra da eskuargarrien dudan

kalitatea eta horretaz baliatu nintzen hasierako epe horretan. Hezitzaileek tailerretan zer

indar eta trebetasun azaltzen zuten kontatzen zutenean, eta idatzitako balorazioan gehiago

sakontzen genuenean, nik galdera egilearen papera hartzen nuen, hezitzaileek sakoneko

gauzetara joan zitezela nahi nuelako. Hezitzaileei galdera luzatzen nien, eta denbora tartea

uzten nien gehiago sakontzeko eta hausnartzeko erantzunaren inguruan. Modu honetan jaso

zuen hori behatzaileka, non agertzen den nire jarrera hasiera hartan:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!