26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 234

Edozein modutan ere, hasierako saioetan ez nuen hitza bakarrik erabili. Hezitzaileek

idatzitakoaren eta aztertutakoaren inguruko antzezpenak egitea nahi nuen, eta hala egin

zuten. Bide egokia suertatu zen inolako zalantzarik gabe, modu horretan kalitateen agerpen

praktikoa nolakoa zen ikusi ahal izan nuelako. Ez zitzaidan nahikoa iruditzen kontaketa hitz

soiletara mugatzera, horrela hezitzaileak esaten zutenean “Gazteekin hitz egiten dugu”, edo

“Egurrarekin azaltzen naiz”, hori saion bertan egitea eskatzen nien, eta horrela asko

aurreratzen genuen ulermenean. Nik ere horretan guztian laguntzen nien, eta beraiek esaten

zutena nik nola ulertu nuen antzezten nuen, hezitzaileek agertu nahi zuten kalitatearen

nolakotasunera iritsi arte. Horrelako saiakerak guztiz emankorrak izan ziren; alde batetik,

zurruntasuna eta hoztasuna kentzen ziotelako saioei; eta, beste aldetik, gehiago sakontzeko

eta gauzak argiago ikusteko aukera ematen zigulako. Esan nahi dudana da trebetasunak

praktikan ikusten direla ongien eta praktikan bertan garatzen direla, eta ez paperean edo

hitzetan soilik. Oso ideia eta jarrera egokitzat jo nuen hori. Formazio jarraian egin hasierako

saio horietan oso gustura bukatzen zuten hezitzaileek, halaxe adierazi zidaten zintzoki.

Euren larrutan esperimentatu zuten saioen bide berriaren nolakotasunak.

Norberaren esku-hartze estiloaren kalitateak aztertzen hasi ginenean aldaketarako

bidearen aukera jorratzen hasi ginen. Hezitzaile bakoitzak zein kalitaterekin agertzen zen

ikusteak bide berrirako aukera eskaini zigun, eta, batez ere, hezitzaileei berie eskaini zien.

Lehen aldia zen bere hezitzaile esperientzia osoan bere buruari galdetzen ziotela “nola

agertzen naizen nire lanean?”, eta horretarako irailean bizitako eredua zuten. Hitz bitan,

lehen aldikoz praktika pedagogikoaren muinaren inguruan aritzen hasi gien. Horrek begia,

eta zenbait kasutan gorputza irekitzeko aukera eman zien. Hezitzaile batzuk berehala

konektatu zutela ildo berriarekin iraileko esperientzia eta gero, bereziki Jonek eta Nerea

Elíasek. Oso garrantzitsua izan zen hori. Hortik aurrera gainera, zimentarriak zeintzuk ziren

ondo asko ulertzeko bidea eman nien: hemendik aurrera formazio-saioak horri buruzkoak

izanen zirela, hots formazioari buruz, beraz, pertsona bezala norberaren trebetasunen

inguruan. Berriro ere norberaren esperientzian zentratu nuen formazioa. Ikusteke zegoen

bilakaera, baina, kokatze-fasea bukatuta zegoen.

Gainera, gelditzeko aukera izatea garrantzitsutzat jo nuen. Hots, gelditu eta norberak zer

kalitateen arabera azaltzen zen aztertzeko parada. Introspekzio ariketa latza eta sakona egin

zuten hezitzaileek, eta horrek argitasuna eman zien, azalean agertu zelako ordura arte euren

begietara oharkabean pasa zena.

Horrekin guztiarekin lortu nuena zen norbera, hezitzaile bakoitza, protagonista izatea eta

sentitzea, hau da, formazioaren zentroa hezitzaileak izatea. Hezitzaileen okerrek, hanka

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!