26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 233

“ni zein trebetasunen arabera jokatzen dut gaztetxoekin nagoenean?”, eta ez kanpoko

faktoretara. Tailerren praktikara bertara arreta jartzeko eta bere dinamika aztertzeko guztiz

baliagarria izan zen; dinamika hitza, gainera, bere zentzurik sakonenean ulertuta, hau da,

indar-erlazio gisa. Horrela, suspertzaileek euren indarren eta trebetasunen arabera aztertu

zuten tailerren nondik norakoa eta gazteekiko harremana. Modu horretan, hezitzaile bakoitza

bildu egiten zen bere baitan, eta bere buruaren gaineko diagnostikoa eta azterketa egiten

zuen, irailean esperimentatutako kalitateen arabera. Ordura arteko norberaren esperientzia

bost elementuen bidez aztertzeko aukera erreal eta interesgarri bat bezala hartu zuten.

Amaiak horren balio azpimarratu zuen:

“Ni: Hasterakoan hemen egin genuen balorazioa lagundu zizun zerbaitetan?

Amaia: Bai, bai. Idazteko orduan, eta bai zuri esplikatzerako orduan, edo hemen irakurri zenean,

lagundu zidan. Lagundu zidan ikusten eta pentsatzen, horra arte ba dinamizatzeko ordua ez

neban gelditzen pentsatzen zer egiten nuen gaizki, zer egiten dut ondo, edo zertan manejatzen

naiz hobeto balorazio hori egin artean (...) Sua, Metala... orduan konturatu nintzen benetan zertan

failatzen neban. Eta gero bai bileran, bai Lorearekin be bai komentatuta, bai bilera hartan Loreak

bere iritzia ematen zebala, eta gero be bai berba egiten genuela. Bai, balorazio hura be bai oso

lagungarrixa. Kostatu egin jaten, eh! ze zuri buruz idaztea... eta gero hemen irakurtzea!!!

(barrez)... Baina oso ondo” (Amaia Fernández, 2. elkarrizketa).

Amaiak agertu zuen bezala dezente kosta zitzaien norberaren lan egiteko moduari buruz

idaztea, hausnartzea eta saioetan agertzea, baina guztiz interesgarria izan zen epe hura.

Hezitzaileek euren lanaren inguruan gogoeta egiteko aukera izan zuten, hau da, erabat

sartuta zeuden erritmo bizi hartan geldialdi bat egiteko aukera eman nien. Formazio-saioetan

asko hitz egin genuen horri buruz. Guztiz bestelako forma hartu zuten saioek. Norberaren

dinamizazio-estiloaren inguruko gogoetek hainbesteko intentsitatea zutenez, suspertzaileek

berehala ohartu zirela handik aurrera, eta jada, non egongo zen formazioaren muina:

eurengan, norberaren trebetasunengan, alegia.

Oso saio nekagarriak izan ziren, eta, aldi berean, mamitsuak. Nik sakontasunean arakatu

nahi nuelako hezitzaile bakoitzaren estiloa tailerretan. Horrela, hitz egin, galdetu,

hausnarketa egin, zalantzak argitu... egiten genuen denon artean, hau da, ez ni bakarrik,

hezitzaile guztiek euren iritzia eta gogoeta plazaratzen baitzuten. Etengabeko formazioaren

hasierako hamar-hamaika saioak oso emankorrak izan ziren. Berehala ohartu ziren zein

izango zen formazio-saioen iparra. Horrekin batera, irailean hasitako bidea berriro hartzen

genuela argi zegoen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!