26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 232

sekulako onurak ekarri zituen Nerearen formazio-prozesuan, argi-foku baten funtzioa bete

baitzuen; izan ere, ordura arte tailerretan egindakoaz ohartzeko baliagarria izan baitzitzaion

eta bestetik, kokatze-fasean sartuta zegoen zurrunbilotik nola ateratzeko ere. Hau da,

Egurraren gurpil-zoroan egoteak, hau da, ekintzen antolaketa soila egiteak, bere lan

pedagogikoaren inguruko hausnarketak egitea eragozten zion, eta etengabeko formazioaren

lehengo saioek inertzia hori errotik galgatu zuten, norberak tailerretan zein trebetasunen

arabera jokatzen zuen aztertzeko aukera izan baitzuten. Une horretan, hezitzaile guztiak, oro

har, konturatu ziren, edo azaleratu zuten, modu inplizitu batean guztien artean zegoen ustea:

tailerretan ez zutela gozatzen, are gehiago tailerretan ez zutela ongi pasatzen. Kokatzefaseak,

azken batean, egitasmoa egonkortze-bidean jartzeko balio izan zuen. Eta hori

beharrezkoa zen eta ongi zegoen, baina handik aurrera praktikari berari eta hezitzaileak eta

gazteen arteko harremanari lehentasuna eman behar zitzaion, indar handiz gainera.

Nerea berak bere formazio-prozesuan saio horiek eduki zuten garrantzia azpimarratzen

zuen. Pasarte luze samarra den arren Nerearen bizipenak fidelki jasotzea merezi du :

“Ni: (...) behin aipatu zenuen zuri saio horrek asko lagundu zizula ...

Nerea E.: Bai, bai, bai, bai. Egin genituenean bakoitzaren dinamizazio-estiloa eta horrela.

Hombre, nik uste dut, badakiela norberak zertan zeratzen duen, baina jartzen zarenen paper

batean idazten, baita behartzen zaitu gehiago reflexionatzen ba nik nola lan egiten dudan... bueno

gutxi gorabehera badakizu, baina jartzen zarenean idazten, eta gainera gero beste batek

irakurtzen dizunean zuk idatzi duzuna, eta bueno zuk hori idatzi duzu eta “Zergatik?”, ez? Eta

gero izan zen, nik uste dut, danori koinziditu zigula, lauok esaten genuela ez genuela gustura lan

egiten, eta gauzak planifikatuegiak eramaten genituela, eta ez genuela disfrutatzen (...) Horri

buruz hitz egin genuen saio horretan. Eta gero zuek joan eta gero ere, horrek utzi zigun bidea ba

gu lauok hitz egiteko... Nik uste dut hortik hasi zela kanbioa!!

Ni: Zure ustez saio horrek eragina eduki zuela aldaketa horretan?

Nerea E: Bai (...) nik uste dut saio horrek lagundu zigula ba denok genekigun zerbait garbiago

ikusten (...) Bai, bai, bai. Nik uste dut izan zela lehengo aldian hitz egin genuela garbi. Nik uste

dut bakoitzak bere idazten jartzea ere pixkat bat zeratzen (laguntzen) dizu zure egoera zeratzeko

(argitzeko) eta gero denona komunean irakurri-eta egin genuen, balio izan zuen orokorrean

Kuadrillategiko begiraleen egoera nola zen jakiteko. Nik uste dut balio izan zuela “ (Nerea Elías, 2.

elkarrizketa).

Hezitzaileekin hasierako saioak egitean, argi ikusi nuen norberaren agertzeko era

ereduaren elementuen arabera egiteak hezitzaileen arreta barrura jartzeko balio zuela, hots,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!