26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 231

Bada, galdera edo ariketa huraxe gakoa izan zen prozesuan, benetako mugarria jarri

zuelako; hots, ordutik aurrera ekin niolako berriro formazioari. Horrek zer esan nahi zuen?

Bada, hezitzaileen arreta hezkuntza esku-hartzearen muinera abiatzen nuela, hau da,

norbera zein harreman-trebetasun azaltzen zuen gazteekin tailerretan zegoenean. Modu

horretan gainera, euren eta gaztetxoen arteko harremanen azterketa egin zuten.

Lorea, Amaia, Nerea, Jon, Larraitz Arando eta Idoiaren kasuak oso adierazgarriak ziren,

kokatze-fasetik beste batera igarotzeko modu bat bezala ikusten zutelako hori guztia;

laguntza gisa hartu zuten. Horrek ahalbidetu zuen proposatutako lana zama bezala ez

hartzea, horixe baitzen nire beldurretako bat, hau da, ez ote zuten hartuko galdetegia eta

idazkia egin beharra lan astun bat bezala. Ez nuen inpresio hori jaso inondik inora. Bi

arrazoietan interpretatzen dut hori. Bat, irailean bizitakoaren haritik eta ni eta beraien artean

sortutako harreman ona zela-eta, ez zuten hori guztia hartu baliorik edukiko ez balu bezala,

nolabaiteko konfiantza bazuten niregan. Bigarrena, eta aurrekoarekin lotuta, hasierako

formazioan landutako bide beretik zihoan ildoa gustura hartu zuten. Horren agerbide bat

galdetegia betetzeko hartu zuten denbora da. Harrituta geratu nintzen berrogeita hamar

enuntziatuz osatutako galdetegia osatzeko ordu erdi eta berrogeita bost minutu artean aritu

zirenean. Ez zuten berehala eta interes faltarekin bete, inondik inora; oso bestelako zen

euren jarrera: erabat interesatuta zeuden, tailerretan gaztetxoekin nola agertzen ziren

argitzeko lehengo autoazterketa egiten ari zirelako, eta horrek hainbat gauzetaz ohartzeko

bidea eman zien.

Horrek asko lagundu zuen formazioaren balioaz hobeto jabetzeko. Gainera, hezitzaile

bakoitzak egin gogoeta interpretazioaren inguruan lauzpabost ordu aritu ginen, eta horrek

are gehiago errotu zuen mamira gindoazenaren sentsazioa. Horren adierazgarria da

Beasaingo saio batean Nerearen ingurua jaso nuena:

“Hezitzaileei dagokionez honako hau azpimarratuko nuke. Nerea Elías oso sartuta eta zentratuta

ikusi dut saioan, hasieratik bertatik. Oso interesatuta egon da nik esaten nuen guztiarekin, bai eta

berak esaten zituen adierazpenekin. Saioa baliagarria izan zaio bere dinamizazio-estiloa hobeto

ulertzeko, seguru asko orain arte horren inguruan aritu ez zelako, alde batetik; eta, bestetik, gure

ereduak osobetea eta dinamikoa denez ulermena errazten du. Zinez diot Nerea Elíasek saio

honen bitartez bere burua hobeto kokatu du tailerrean, eta errazago ikusten du bera nola agertzen

da gaztetxoen aurrean. Orain arteko bidean, oso bilera garrantzitsua dela esango nuke “ (7.

formazio-saioa, E agiria).

Nereak iraileko bidea hartu zuen berehala, esan nahi dut, azkar asko konektatu zuela

ereduaren elementuekin. Bere esku-hartzearen estiloa bost kalitateen arabera aztertzeak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!