26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 230

4.5.1. Harreman-trebetasunen lanketa eta tailerrak

Nire asmo sendoa zen saioen fokua eta arreta tailerren mamira bideratzea, non

gaztetxoen eta hezitzaileen arteko harremanaren kalitateari buruz arakatuko genuen, eta

suspertzaileen beraien trebetasun eta kalitate buruz sakontzen eta garatzen ahaleginduko

ginen, betiere bost kalitateen eredua erabiliz. Hitz bitan, formazioak hezkuntza ikuspegia

hartu zuen hasierako formazioari segida emanez.

4.5.1.1. Harreman-trebetasunen

praktikan

azterketa hezkuntza-

Etengabeko formazioaren hasieran, galdetegi (B galdetegia) eta idazki (G agiria) bana

pasa nien hezitzaileei. Idazkiaren bidez, kokatze-epearen azterketa egin ahal izan genuen,

lehen ikusi dugun bezala. Bi tresna horien xedea norberak bere esku-hartzearen gakoak

zeintzuk ziren ohartzea eta horietan sakontzea zen. Idazkiaren interpretazioan bidez aztertu

dut aurreko epea arestiko puntuan.

Nolanahi ere, galdetegia betetzea nahiko erraza zirudien arren, eskatu nien idatzian, non

beraien estiloaren auto azterketa sakona egitea eskatzen nien, zorroztasunez jokatzea nahi

nuen. Ez nuen nahi azaleko eta topikoz beteriko azterketa bat, sakontasuna eta ereduan

oinarritutakoa baizik. Horretarako, eredu bat eman nien (G agiria), non hezitzaile bezala izan

nuen esperientzia baten azterketa agertzen nien. Ez nuen nahi horren kopiarik egitea, noski;

nolako azterketa egin zezatela agertu nahi nien. Galdetegia saioan bertan bete zuten, eta

idazkia patxadaz egitea eskatu nien, berau datorren saioan aztertzekotan gertu ginen,

horretarako aldez aurretik pasako zidaten, nik irakurtzeko, eta berau hurrengo saioaren lantresna

izan zedin.

Garrantzitsutzat jotzen nuen ekimen hau, norabide berri bati heldu nahi niolako, eta, egia

esan, ez nekien hezitzaileek nola hartuko zuten neure proposamena. Egiari zor, oso ongi

hartu zuten. Bistan zegoen ni eta hezitzaileen arteko harreman ona zela. Nonbait, alaitasuna

ageretzen nuen saioetan.

Hezitzaile oro oso erne eta arretatsu agertu zen etengabeko formazioaren hasieran.

Horren guztiaren gakoetako bat idazkia osatzeko orduan buruan eduki behar zuten galderan

zegoen; izan ere, galdetegiaren ardatza galdera hau erantzutean zetzan: Nolakoa naiz ni

Kuadrillategin? Horrek eta galdetegien enuntziatuek irailean eskuratutako sena-eta berpiztu

zien. Horrekin batera, gazteen jokaera kalitateen ikuspegitik azter zezatela eskatu nien ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!