26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 228

gustura egon daitezen tailerretan proiektua ez uzteko, bai baitakite gazteek ezer berririk eta

zirraragarririk aurkitzen ez badute Kuadrillategi utziko dutela. Horrela, saioak egin baino lehen

dena ongi antolatuta egotea gustatzen zaio Joni, eta tailerretan aurreikusita bezala gauzak ez

badira ateratzen urduritzen da (...) Jonen benetako nahia da proiektuak jarrai dezala, horretan

jartzen ditu indarrak, eta hori da nekatzen duena, ez hainbeste gazteekiko duen inplikazioa (...)

Jonek ez du ez du gazteen sentimendu eta desioetan arreta eta interes berezia jartzen

gaztetxoengatik soilik, bere buruagatik ere (...) Gazteek proiektua utziko balute erakargarritasunik

ez dutelako topatzen, proiektua bera amaituko litzateke, eta Jonen lan ere” (9. formazio-saioa; G

agiria)

Jonen hitzak eta aurreko pasarte hau oso-oso garrantzitsuak dira bai Jonen egoera

ulertzeko baita hezitzaile guztien ere. Jon baldin bazen modu argiago batez jarera hori

agertzen zuena, denek patroi berdina azaltzen zuten. Hezitzaile guzti-guztiak Uraren

kalitatearen ezaugarri batean hutsune nabari zuten: egitasmoarekin jarraitzeko prest

zeuden egitasmoaren beraren diseinuari eta ezaugarriei muzin eginez. Erabat lotuta

zeuden orduantxe zuten egitasmoarekin, horixe bilakatu zelako euren ogibidea; hots,

atxikituta zeuden, lotuta; eta atxikimendu eza da Uraren kalitatearen ezaugarri bat, hain

zuzen ere. Oinarri teorikoetan ikusi genuen bezalaxe Uraren trebetasunak fenomenoen

egiaren bila joan nahi du, eta Kuadrillategi proiektuak bazuen hori gazteen hizkuntz

fenomenoen gaineko ikerketa bat zelako. Beraz, ikerketa horrek zituen baldintza eta

ezaugarriak bermatzea edo ez bost axola zitzaien hezitzaileei, baldin eta gazteak eurekin

jarraitzen bazuten.

Kokatze-fasea, beraz, oso-oso interesgarria eta garrantzitsua da hezitzaileen bizipenak

eta esperientzia osotasunean ulertzeko.

Bost elementuen ereduaren arabera, hasierako bi hilabete horietan Egurraren eta

Metalaren kalitateak gailendu ziren. Kalitate horiek agerpen desorekatua, gainontzekoena

estali zuen, ikusi dugun moduan. Ekintzen antolaketan (Egurra), eta tailerraren aldez

aurretiko orden eta sekuentzializazioan (Metala) oinarritzen zen hezitzaileen estiloa.

Kokatze eta egonkortze-fase honen sei asteak amaitutzat eman eta gero, etengabe

formazioaren epea deitutakoa ireki nuen. Berau hasteko norberaren harreman-trebetasunen

agerpenaren interpretazioarekin hasi ginen. Oso emaitza onak eman zituen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!