26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 12

2.2. EMOZIOAK DIRA HEZIKETA UNEAREN OINARRI

Honako premisa honetatik abiatzen gara: hezitzaileak, hezkuntza-jardueran murgilduta

dagoenean, trebetasun emozionala da bereziki behar duena. Emozioak heziketa

unearen erdi-erdian kokatzen dira, eta hezitzaileak hezigaiarekin agertzen duen

harreman-trebetasunen oinarri dira, baita heziketa jardueraren ekintzak gidatzen

dituztenak ere. Ezagutza praktikoaren oinarria emozioak dira, beraz. Gauza eta ideia

asko barnebiltzen dira hor, beraz, joan gaitezen hori guztia argitzen.

2.2.1. Ezagutza teorikoa eta ezagutza praktikoa

Sarri askotan uste izan da hezitzaileak hainbat teoria pedagogikoren nondik norakoak

ezagutzen dituenez, horiek praktikara eramateko gai dela. Gure ustez, planteamendu hori

okerra da bi jakintza-maila –teorikoa eta praktikoa- independenteak direlako. Ezagutza

teorikoak ez dakar zuzen-zuzenean ezagutza praktikorik, bien arteko harremana ez da

kausa-ondoriozkoa. Teoria pedagogiko baten oinarriak ongi ezagutzeak ez dakar zuzenzuzenean

berau praktikan jartzea. Aitzitik, bi ezagutza ezberdinak izan arren, beharrezkoa

da hezitzaileak bietatik edatea. Dena dela, jakintza praktikoaren alorra baztertu samarra

geratzen da hezkuntzaren alorrean, ustez jakintza teoriko sendo bat eskuratzea hezitzaile

profesional eta praktiko bikaina izateko nahikoa delako. Planteamendu hori errotik oker

dagoela uste dugu, hezitzaileak praktikan aurkitzen dituen arazoak nekez ebatz ditzakeelako

ezagutza teoriko soilaren bitartez. Egoera praktikoetan hezitzaileak gogoeta egiteko betarik

ez du, eta orduan gailendu egiten zaizkio bere baitako berezko joerak. Gure ustez, horri

guztiorri arreta gutxi jartzen dio pedagogiak oro har, baita hezitzaileen formazioan ere.

Egoera zehatz eta jakin bakoitzak eskatzen duenari egokitzea hezitzaileen oinarrizko

trebetasuna da, eta hori ez da jakintza teorikoaren bitartez eskuratzen.

Van Manenek (1998: 60) oso modu argigarrian agertzen du hori guztia:

“La esencia de la pedagogía es tener respuesta en el trato con el niño en cada situación

específica. La pregunta “qué hacer” no deriva directamente de los “hechos”. Por ejemplo, la

observación de que ”estos alumnos no saben las tablas de multiplicar”, no es en sí misma

suficiente para que el profesor sepa cómo actuar durante la siguiente clase de matemáticas”.

Heziketa-ekintzaren izaera praktikoa izanik, hor jarri behar dugu arreta.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!