26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 227

euren motibazioan eragin zuzena izan zuen, jakina. Maitek zer-nolako kalitateekin lan

egiten zuenari buruz oso informazio gutxi neukan, garai hartako bere lekukotasunak oso

nahasiak eta lanbrotsuak zirelako. Aritzek Metalarekin agertzen zen tailerretan, Metal

orekatuarekin, eta argitasuna eta ordean ematen zien tailerrei praktikan bertan. Halere,

bizitzen ari ziren egoera ezegonkorra hori baino indartsuagoa zen, eta horren aurrean

ahula azaltzen zen Aritz. Egun batean gazterik ez azaltzeak, hurrengo astean bai, eta

hurrengoa hiru baino ez, tokiz kanpo uzten zuen Aritz. Bestela Aritzen Metala gazteekin

oso interesgarria zen, harreman neurtua zuelako beraiekin agertzen zirenean,

segurtasuna eta babesa ematen zuen aritzen Metalak. Ez zuen asko hitz egiten,ezta giro

bero lortzen ere, Sua ez baitzen bere alderdi indartsua, baina Metalaren trebetasuna oso

modu egokian eta orekatuan agertzen zuen, eta gaztetxoek babestuta sentitzen ziren.

Esandakoaren guztiaren haritik azpimarragarriak dira Jon eta Demelsaren egoerak, non

bizitzen ari zirena somatizatzen zitzaien. Demelsak buruko minez ateratzen zen

tailerretatik, erabat nekatuta eta ahituta. Jonen egoera guztiz grafikoa eta interesgarria

iruditzen zait, hasierako epe hau hezitzaileek nola bizi izan zuten osoki ulertzeko. Berak

gorputzean bertan sentitzen zuen hasierako tailerrek sortzen zioten herstura. Somatizatu

egiten zitzaion urduritasuna. Hori guztia sabelean fokalizatzen zitzaion eta gogor eta

tentsioan nabaritzen zuen tailer osoa iraun bitartean, baita bukatu eta ordu batzuetara

ere:

“... gorputza espresatzen da, ba urduritasuna hemen (sabela ukitzen du), bihotz taupadak

arinago...” (Jon Ormaetxea, 2.elkarrizketa).

Hau da, tailerra bukatu ostean bertan bizitako tentsioa irauten zuen, baina, eta hau argi

gera dadila, ez gazteekin giro txarra edo hotza zegoelako, egitasmoak iraun zezan

eragiten zion presioa zela-eta. Nolabait esateko ez zeuden baldintza objektiboak esateko

Jon eta gazteen arteko harremanak gaiztoak zirenik; Jonen beraren hauteman

subjektiboek agerrarazten zioten sentsazio horiek. Horren berri, etengabeko formazioari

heldu genionean izan nuen noski, eta hona hemen egin nuen interpretazioa, guztiz

argigarria dena, nire ustez, orduko egoera eta hezitzaileen bizipenak ulertzeko:

“Gehiegizko inplikazio du gazteekiko, eta tailerrak bukatzen dituenean ere ezin du horretaz

hausnartu gabe egon: ea gaztetxoak ondo pasatu ote duten, zer egin daiteke oso-oso gustura

aritzeko, batzuk apur bat aspertzen badira segituan kezkatzen da... Horren haritik Jonek esan du

nahiko denbora badaramala modu horretan, eta saioak amaitu ostean sabelaldean mina eta

gogortasuna sentitzen ditu. Somatizatu egiten zaio arestian aipatutakoa. Berak aipatu duen

arrazoia horretarako hauxe izan da, eta Iera bat etorri berarekin: nahi duena da gazteak ahalik eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!