26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 226

lan egiteko estilo zurruna, itxia, ordenatuegia, mugatu eta teoriari lotutakoa, non

praktikaren legeak eta izaera aintzat hartzen ez ziren, agertzea ekartzen zuen. Beraz,

tailerretan zer jarduera egingo zuten bururatzen bazitzaien salbu ikusten zurten euren

burua eta beraien egitekoa hori zela uste zuten; nahiz eta, paradoxikoa dirudien arren, ez

ziren inoiz lasai geratzen eta hori tailerretan gazteen aurrean islatzen zuten. Horrela,

zenbaitetan, zein ekintza egin behar zuten hurrengo saioan bururatzen ez bazitzaien

kezkatzen hasten ziren. Beraien uste hori gainera, gazteenaren berdina zela pentsatzen

zuten, hau da, gazteak ere jarduerak egitera, zerbait egitera etorriz zirela, hortaz, zerbait

eskaini behar zitzaien. Larraitzen hitzak oso adierazgarriak dira hori ulertzeko:

“Zen estres bat. Zen aste osoa pentsatzen zelan motibatu leiken, zelan ez, zelan antolatu leiken,

zelan... Hori, nire ustez. Estres hori, ez? (...) Nik pentsatzen zelan hurrengoan, hurrengoan,

hurrengoan... Zen estres bat. Zen aste osoa pentsatzen zelan motibatu leiken, zelan ez, zelan

antolatu leiken, zelan... Hori, nire ustez. Estres hori, ez? (...) Nik pentsatzen zelan hurrengoan,

hurrengoan, hurrengoan... zer egin leiken” (Larraitz Arando, 2.elkarrizketa).

Edozein modutan, Larraitzen eta Idoiaren sentsazio hori lehengo hilabetetik aurrera

baretzen joan zen, abendutik aurrera gauzak lasaiago hartzen hasi ziren, nahiz eta

oraindik formazioaren bidetik oso urrun egon. Larraitzi hasierko tentsioa baretzen joan

zitzaion eta mugimendu orekatuagoa sumatzen zuen, non gazteek ere mugitzeko eta

gauzak proposatzeko espazioa uzten zuen. Nolabaiteko dantza orekatu eta harmonikoa

osatzen zutela esango nuke, eta hori jardutearen alderdiekin lotuta dagoen harremantrebetasunaren

agerbide garbia zen, hau da Egurraren kalitatearena.

Idoiak ere Egurra agertzen zuen gehienbat. Antolaketari eta jarduerei garranztia ematen

zien. Dena den, bi hezitzaile hauen jarduerarako joera ez zen izan besteena bezain

desorekatua eta bortitza, proiektua beraiek atera zuten aurrera, baina lasaiago ibili ziren.

Bi hauek ziren gazteekin harremana estuena zutenak: beraiekin egoten ziren tailerretan,

hitz egiten zuten... nahiz eta ekintzak izan hezitzaileen kezka nagusia. Hau da, ez

zegoen aparteko girorik tailerretan, non sortzen ziren harremanak erakargarriak izan

zitezkeen, baina ez lehengo hiletik aurrera ez zuten sentitzen hasierako larritasuna ere.

Hori bai, oraindik ez zuten fokua jarri praktikan bertan, hortik kanpo zegoen.

Aritz eta Maiteren egoera are ezegonkorragoa zen. Biak gogotsu eta animuz ongi hasi

baldin baziren ere, hasierako gazteek oso asistentzia kaxkarra zuten proiektuan, hau da,

gaztetxoen joan-etorria, eta egoeraren argitasun faltak guztiz atsekabetu zituen

hezitzaileak. Aritzi, gazteek erregularki ez agertzea min handia egin zion, eta horrek

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!