26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 225

Eta gazteak ondo pasatzen zuten? Ba bai, batzutan bai, eta beste batzuetan ez, baina gu ere ez

ginen ondo, eta, nik uste dut, hori transmititzen geniela... eta oso gaizki! (Demelsa Gómez, 2.

elkarrizketa)

Hezitzaileak zeregin pedagogikoan nola agertzen ziren gehiago zehazte aldera Nerea

Eliasen hitzak ere oso-oso adierazgarriak dira, hasierako epe horretan tailerretara

gaztetxoekin aritzeko nola azaltzen zen garbi esaten duelako:

“Etorri lotuta. Tailerrak ondo preparatuta geneuzkan, horretan inongo zerarik ez zegoen, hori bai

preparatzen genuela: hau eta hau... O sea berez ez ginen zertan etorri behar preokupatuta, ze

errekurtsoak bageneuzkan tailerrak aurrera ateratzeko, baina, nik uste dut etortzen ginela hain

nerbioso (...) Orduan, nik uste dut dena zela berrie. Horregatik lotuta sentitzen nintzen, ez nuen

gozatzen, gauzak egiten genituen, eta, nik uste dut, ez ginela gehiegi fijatzen gazteak ere

hainbeste gozatzen zuten edo ez, guk edukitzen genituen lau ordu gauzak egiten, baina... Ez dut

batere ongi gogoratzen zati hori. Ez, ez dut batere recuerdo ona” (Nerea Elias, 2. elkarrizketa).

Beraz, Nerearen hitzetan epe horretako hezitzaileen esku-hartze estiloa ulertzeko gakoa

ongi asko ikus dezakegu: “Gauzak egin egiten genituen” zioen Nerea, hau da, aktibismo

bizi batean murgildurik zeuden, non jarduerak antolatzea eta horiek aurrera eramatea

zen xedea. Ekintzei arreta eta garrantzia gehiago eskaintzen zieten gazteen egoerei eta

nahiei baino. Egurra nagusi. Modu horretan, jarduera gauzatu behar horrek gazteen

aurrean lasai eta patxadaz agertzea galarazten zien. Ez zuten irudikatzen, inondik inora,

aisialdiko egitasmo batean gauzak, ekintzak eta jarduerak egin gabe egon zitezkeenik,

ordura arte izandako esperientzia heziketa esparruan horretara bideratzen zielako.

Abiadura handiko erritmoan murgildurik zeuden, eta ez ziren gai gelditzeko eta

egoeraren gainean hausnartzeko. Hezitzaileen gogo eta gorputzak beti geroan zeuden:

tailerrak prestatzen ari zirenean, tailerretan zer jarduera egin erabakitzen zuten; eta

tailerretan zeudenean, hurrengo ekintza zein izango zen pentsatzen ari ziren, edota egun

horretan hain ongi atera ez zena nola hobe zitekeen datorren saioan. Ez zuten orainaldia

bizitzen; eta, beraz, guztiz garrantzitsua dena heziketaren ikuspegitik, ez ziren gazteekin

egotean. Ez zuten beraiek eta gazteen arteko harremanari erreparatzen, fokua hortik at

zegoen.

Horrela, horren guztiaren aurrean, hezitzaileen hautematea hauxe zen: dena

kontrolatzen badugu, hau da, tailerrak guk aurreikusita bezala joaten badira, gazteak

gustura egongo dira eta etorriko dira, beraz lana edukiko dugu, eta proiektua ez da

bertan behera geratuko; izan ere, hori hala balitz guk erredunak izanen ginateke. Horrek,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!